Maiatzaren 13an Libreramenterekin topaketa bat ospatuko dugu: Auzoko DNA, Saldu eta konektatzeko Enyaren 6 gakoak
Aurten, 2026an, hurbileko merkataritzan jardunbide egokiak sustatzeko beste topaketa bat antolatzen ari gara. Oraingo honetan, liburuen mundura egingo dugu bidaia Barakaldotik, eta La Bondad kaleko Libreramentetik egunez egun Enyak eraikitzen duen konpromiso soziala, lagunkoitasuna eta kultura bat egiten duten espazioan murgilduko gara.
Barakaldo, 2026ko apirilaren 23a
Parte-hartze formatua izango du jardunaldiak: Mosaico Training-eko Carmen eta Roel-ek Enyarekin gidatutako elkarrizketa, talde txikitan ideiak trukatzea eta kasu praktikoaren ondorioak jasotzeko mapa bisuala egitea.
Ekimen horien bidez, inspirazio- eta ikaskuntza-gune bat sortu nahi dugu berdinen artean, hiriko mikroETEen arduradunentzat, eta saltoki txikiek auzoen dinamizazioan duten zereginari balioa eman nahi diogu.
- Noiz: 2026ko maiatzaren 13an
- Ordutegia: 14:30etik 16:30era
- Pintxo-kafea: 16:00etatik 16:30era
- Non: Ekitaldi aretoa · Anaien Zentroa-CIS Nola iritzi
- Gaiak: Bezeroen feedbacka produktu bihurtuz ● Nola parte hartu Hiriko bizitza kulturalean ● Lokalaren estetikaren zaintza ● Komunitatearen garapena errazten duten praktikak
- Dinamizazioa: Carmen y Roel Mosaico Training-ena
- Izen-ematea: Formularioa bete
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / T. 94 478 9395
