Enpresak eta Merkataritza Berriak
Barakaldok sormen-jardueren kanpaina bat abiarazi du Portu kalean, lokal hutsak dinamizatu eta herritarrak erakartzeko
Uztailaren 6an hasi, eta hiru egunez izango ditugu, artea, diseinua, merkataritza jarduera eta herritarren partaidetza nahasturik eskainiko dituzten zenbait jarduera. Hemendik eta abendura bitartean, programa hilean bi aldiz egingo da
Udala kale horretako bost lokal enblematikoen jabeekin adostasun batera iritsi da, eta hiriko sormen-sektoreari esker, alde hori suspertzen ahaleginduko da
Merkealdiak egiten dituzten merkatariek Eusko Jaurlaritzari adierazpena egin behar diote
Indarrean dagoen araudiaren arabera, beherapen luzera eta denboraldia erabakitzeko, merkatariek askatasun osoa daukate. Hala ere, datorren uztailaren 1ean abiaraziko da udako beherapenaldi epe tradizionala. Horregatik gogoratzen dizuegu, merkealdiak jarriko ditugula jakinarazi behar diogu Eusko Jaurlaritzari.
Merkatariek erraz egin dezakete Eusko Jaurlaritza jakinaren gainean jartzeko adierazpena Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa Sailako web orrian, modu telematikoz, lurralde ordezkakritzan aurkeztuz edo posta ziurtatuz.
Beherapeneko salmentarako jakinarazpena
Barakaldoren tokia hartu dute Ermua eta Terrassak, zientzia eta berrikuntzaren hiriak burutzeko
Merkataritza, ostalaritza eta turismo arloko enpresa txiki eta ertainak modernizatzeko Eusko Jaurlaritzaren laguntzei buruzko informazioa eman du Inguraldek
Merkataritzaren, ostalaritzaren eta enpresa turistikoen modernizazioan inbertitzeko laguntza nagusia jaso nahi duten Barakaldoko negozioek Inguraldeko enpresa-zerbitzura jotzeko aukera dute, bertan, informazioaz eta aholkularitzaz gain, izapidetze telematikoaren %100 egiteko aukera izango dute.
