Argazkiz beteko du Inguraldek Portu kalea

Argazki erakusketa handi bat antolatu du Barakaldoko Udaleko Garapen Agentziak, zeinetan espezializatutako saltoki, sona handiko profesional eta Denbora Argazki Elkarteko kideek hartuko baitute parte  

Barakaldo, 2007ko urriaren 4a

Proposamen sortzaile berri bat dakar Portu kalera Barakaldoko Udaleko Inguralde Garapen Agentziak,  urriari hasiera emateko.  Bihartik hasi eta larunbatera arte, Expofoto jarduera izango dugu merkataritza inguru horretan: argazki erakusketa handi bat, hogeita hamar bat lagun bilduko dituena; besteak beste, artistak, saltzaileak, argazkilaritzazaleak eta Denbora Argazki Elkarteko kideak.  

Merkataritza biziberritzeko Inguraldek sustatutako ‘Artea eta sormena kalean’ programaren barruan dago kokatua ekimena, eta hirian sormen-ardatz bat garatzeko bidean lehen urratsak egitea du asmo.

Portu kalera hurbiltzen bada jendea ostegun eta ostiralean, 18:00etatik 21:00etara, eta 12:00etatik 14:00etara, berriz, larunbatean, argazki erakusketa handi hau ikusteko parada izango du.  Horrezaz gainera, sei lokalek  – Filatelia, Portu Arte, Azkona, Siglo XX,  Ni más ni menos eta Mayara Novo –  beste erakusketa batzuk egingo dituzte saltoki barruan. Serantes tabernak eta Lanas saltokiak, ostera, argazkiak jarriko dituzte erakusleihoetan.  

Bestalde, zapatuan, argazki rally batean parte hartzeko aukera izango dute argazkilaritzazaleek, baita photocall batean  argazkiak ateratzekoa ere.  

Era berean, argazkiari buruzko monografiko honi esker, diziplina honetan espezializatutako saltoki garrantzitsuenak (Estudio Ana Páramo, Foto Samar, Ladrero Fotógrafos, Fotografía Josan, La absurda zurda eta Custodio Fotografía) ezagutu ahal izango dituzte herritarrek.  “Saltoki berritzaileak dira, jende gehiagorengana iristeko bere negozioetan alderdi artistikoari lekua egiten jakin dutenak" azaldu dute Inguraldekoek.

Argazkilari ezagunen obrak agertzen dira Expofoto jardueran, hala nola, Guty, David de Haro (BAFFEST Jaialdiaren sustatzailea), Agustín Albizu, Gabriel Caneda, Iñaki Bilbao eta Juan Crego.  Haiekin batera aurkeztuko dituzte lan amateurrak Barakaldoko Denbora Elkarteko hamar bat kidek. 

‘Artea eta sormena kalean’ programa  bi asteburutan egingo da hilabetero, abendura arte. Datak eta jarduerak kontsultatzeko, bisitatu Inguralderen web orria:( www.inguralde.com ).

SUBIR