Enpresak eta Merkataritza Berriak
Barakaldoko Karmenetan truke eta bigarren eskuko azoka eta artisautza eta bertako sormen azoka egongo dira datorren larunbatean
Foruen pasealekuan eta Bide Onera plazan kokatuko dira 10:00etatik 20:30era. 12:00etan xaboi naturalak egiteko tailerra garatuko da.
Udal `App´ berriak Barakaldoko merkataritza eta ostalaritzako eskaintzak mugikorraren bidez ikusteko aukera emango du
Inguralde aste honetan jarriko da harremanetan merkatariekin aplikazioaren baliagarritasunari buruzko informazioa eman eta talde bultzatzaile bat sortzeko
Hurbileko merkataritza sustatzea eta segurtasuna handitzea da helburua, eta horretarako, sektorearekin eta Udaltzaingoarekin komunikazio zuzena izateko gunea du aplikazioak
Inguraldek Barakaldoko ETE-en lehiakortasuna sustatzeko BKenpresak programa jarri du martxan
Bkenpresak programak lan-bitartekaritza, diagnosia eta dinamizatzeko jarduerak eta kudeaketa hobetzeko aholkularitza zerbitzuak eskaintzen dizkie udalerriko industriagunean kokatutako enpresei
‘Bila ezazu zure aulkia' kanpaina jarri du martxan Barakaldok Barakaldoko merkatariak lagunkoiak izan daitezen adinekoekin
Inguralde-Udaleko Garapen Agentziak merkatari txikiak bultzatu nahi ditu Eusko Jaurlaritzaren ‘Euskadi lagunkoia-Comercio amigable' proiektuarekin bat egin dezan, adinekoek erosketak errazteko neurriak hartuz.
