Barakaldoko Karmenetan truke eta bigarren eskuko azoka eta artisautza eta bertako sormen azoka egongo dira datorren larunbatean

Foruen pasealekuan eta Bide Onera plazan kokatuko dira 10:00etatik 20:30era. 12:00etan xaboi naturalak egiteko tailerra garatuko da.

Barakaldo, 2018ko ekainaren 19a

Larunbat honetan, bigarren eskuko artikuluak eta diseinuzko eta artisautzazko produktuak maite dituztenek hitzordua dute Barakaldon. Foruen pasealekuan eta Bide Onera plazan, 10:00etatik 20:30era bitartean, Karmenak 2018ko jaietan Barakaldoko Udalak antolatutako jardueren barruan, truke eta bigarren eskuko azoka bat eta Barakaldoko Creativity Market-en beste edizio bat egon dira.

Eguzki Barakaldo kolektiboak materialen berrerabilera bultzatzea xede hartuta, truke eta bigarren eskuko azoka bat antolatu du, eta horretarako, hogeita hamar bat postu egongo dira Foruen  pasealekuan.  Azoka horretan, edozein material saldu, trukatu edo oparitu ere egin daiteke, hala nola liburuak diskoak, jostailuak tresnak, altzariak, etab. Bigarren eskuko merkatuan parte hartzeko aldez aurretik inprimakia bete behar da ondorengo posta elektroniko honen bidez: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..

Eguerdiko 12:00etan, xaboi naturalak egiteko tailer bat antolatuko da, xaboi kimikoak, eta plastikozko ontziak gutxitzeko alternatiba gisa.

ARTISAUTZA ETA SORMEN AZOKA

Bigarren eskuko azokarekin batera, Barakaldo Creativity Market-en beste edizio bat ere egingo da, egileen eta diseinuzko eta artisautzazko produktuen aukerako merkatua hain zuzen, Barakaldoko Udalaren Inguralde-garapen agentziaren laguntzaz antolatua bertako sormen-industria bultzatzeko.

Guztira, herriko 14 profesionalek `made in Barakaldo¿ produktuen eskaintza zabala jarriko dute ikusgai Bide Onera plazan:  bisuteria, ehuna, portzelana, goma eva, kakorratz-lanak, ilustrazioak, zeramika, poltsak, amigurumiak, abarketak, disketeekin egindako koadernoak, etab. Inguraldeko lehendakari Danel Solak aurreko urteko arrakasta lortzea espero du "bertako talentua jendaurrean ezagutarazteko aukera bat baita azoka hau".

Barakaldo Creativity Market 2018ko honetan, ondorengoak izango ditugu: Panpinak (paparreko orratzak, poltsak, amantalak, euskal panpinak); Regalarán (bisuteria); El Rincón de la Aguja (bisuteria, lazoak, orratzontziak); Creaciones Monfofu (gomaeva eta kakorratz-lanak); Kontxesi Barallobre (zilarrezko bitxiak); Volart (portzelana, bisuteria, egurra); Txikidolls (gomaevazko panpinak eta osagarriak); Sandra Erre (katiluak, ilustrazioak, kamisetak, koadernoak, telazko poltsak); Estikint (zeramika, ilustrazioa, pintura eta ehuna); Krixbb manualidad (amigurumiak); Nzilar y MTX (hari eta zilarrezko bitxiak); Patipatú (poltsak, nezeserrak, diru-zorroak, aldalekuak, adur-zapiak); Slowswet Atellier (poltsak, abarketak, paparreko orratzak, kotoizko konoak); eta Frikitelia (pixel art, adur-zapiak, disketeekin egindako koadernoak).

 

SUBIR