Enpresak eta Merkataritza Berriak
Ostegunean, hilak 15, zabalduko da merkataritza eta ostalaritzak Barakaldoko Kontsumo Bonoan izena emateko epea
Udalak 110.000 euro inbertitu ditu herriko merkataritza eta ostalaritza suspertzeko 22.000 bonu editatzeko, deskontuak eginez
Barakaldok datozen egunetan irekiko du Kontsumo Bonuen kanpaina berrian parte hartzeko epea, eta 110.000 euroko inbertsioa egingo du udalak
Amaia del Campo alkateak ekimen berri honekin bat egiteko deia egin die merkataritza-sektore guztiei, udan 200 dendek parte hartu baitzuten.
Amaia del Campok nabarmendu du garrantzitsua dela Industria 4.0ren aldeko apustua egitea Lessga enpresara egindako bisitan, enpresa aitzindaria baita ekoizpen-prozesuen digitalizazioan
Alkateak bertatik bertara ezagutu ahal izan du sortu berri den konpainia barakaldarraren lana, industria ikuspegi berritzailetik eta ekonomia zirkularrean oinarrituta ulertzeko modua irauli baitu.
Ongi etorri Euskaraldira!
Euskaraldiaren 2. edizioan sartuko gara, eta aurten, banaka (ahobizi edo belarriprest) parte hartzeaz gain, zure negozioarekin ere parte har dezakezu, arigune izeneko rol berri baten bidez. Eta alta emateko, nahikoa da BELARRIPREST izatea edo zure langileren bat izatea.
- Une honetan 100 entitatetik gora animatu dira Barakaldon.
- Auzo guztietako entitateak ditugu prest!
ETA, NOLA EMAN IZENA? Irailaren 27ra arte!
- Sartu webgunean
- Bete datuak (negozioaren izen osoa, arduradunaren izena, helbidea, etabarrak)
Informazio gehiago: 94 478 95 28 / 696 19 63 32 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Euskara ulertzen duten hiztunen hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizarteko espazio guztietara zabaldua eta denboraren aldetik mugatua. 2020an azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuz euskararen erabilera areagotzea da.
Informazio gehiago: https://euskaraldia.eus/es
