Enpresak eta Merkataritza Berriak

InfoEnpresa 2022

Larunbata, 31 Abendua 2022 14:11
Enpresak eta Merkataritza Berriak

Hona hemen 2022an argitaratutako buletin digitalen laburpena:

Gaurtik aurrera bono.barakaldo.eus plataforman daude eskuragarri eta abenduaren 31ra arte trukatu ahal izango dira.

Bonu guztien erabilera errazteko, Udalak establezimendu bakoitzeko kontsumo muga kendu du; beraz, kupoa agortu duten lokaletan ere erabili ahal izango dira.

Basq Company, Tech Friendly, Phebus, Ingenor eta Dispronat konpainiak saritu dituzte aurten, beren lanagatik eta udalerriko enpresa-sarea garatzen egindako ekarpenagatik.

Edizio honetan 'Enpresa eta Emakumea' kategoria sartu da, beste emakume batzuei enpresa-munduko erreferenteak eskaintzeko eta ikustarasteko.

Gaur goizean ‘Garabato’ enpresa berritzailera egindako bisitan, Barakaldoko alkateak “kultura ekintzailearen balioa eta tokiko enpresen arteko lankidetza azpimarratu ditu ekonomia eraldatzeko bidean aurrera egiteko”.

Bisita Amaia del Campok tokiko enpresa-sarearekin aldian-aldian egiten duen bilera-sortaren parte da, haren egoera ezagutzeko eta produkzio-sektoreari Udalaren laguntza hurbiltzeko. 

SUBIR