KANPAINA: Egin ezazu bat Barakaldo C.F. taldearekin eta itzul dezagun bere lekura

2023ko martxoaren 27a

Duela gutxi, Barakaldo CF futbol-taldeak urrats erabakigarria egin zuen bere historian kirol-sozietate anonimo bihurtzean eta, haren aurkezpenean, bere helburu nagusia Barakaldo dagokion lekura itzultzea dela adierazi zuen, hau da, taldeak futbol profesionalean zuen maila berreskuratzea eta, etorkizunean, hura hobetzea. Orain badakigu xede hori hurbilago dagoela taldearen azken garaipenari esker, bigarren RFEF mailan kokatu baita zuzenean.

Azken mugara heltzeko, klubari babesa emango dioten bazkide eta erakunde laguntzaileak erakartzeko kanpaina bat jarri da martxan.

Barakaldo CF taldeak tokiko enpresak “kide babesle” gisa kirol-proiektu berria bultzatzera gonbidatzen ditu; funtzio hori betez gero, gainera, hiriaren aktibo hau aprobetxatzeko aukera izango dute, kiroltasunarekin lotutako balioetara gerturatu eta beren marka eta identitate lokalaren irudia hobetzeko.

SUBIR