Bularra emateko gelak

Belaunaldi berriak auzoko merkataritza txikiarekin konektatzen dituen zerbitzu modernoa da. Bertako merkataritza txikiaren esperientzia, balore eta sinesgarritasun guztiarekin, zure zerbitzura eta zure familiarenera #barakaldomerkataritzalagunkoia 

Udalerriko edoskitze guneen kokapena

Ikusi mapa handiago

Argazki-galeria

Salas de Lactancia

Proiektuaren historia

2012ko azaroan sortu zen edoskitze guneen sarea, Inguraldek sustatua, eta Barakaldoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailak diruz lagundua.

Orain arte, tokiko 15 denda baino gehiagok hartu dute parte ekimen honetan. Horrela, familia eremuan aritzen diren tokiko profesionalekin (emaginekin eta haurtzaindegietako langileekin, alegia) lankidetzan aritu gara, eta haiei esker proiektua hobetzen joan da urtetik urtera.

2013an «Oreka-Balantzea bateratze erantzukidearen alde» proiektu hispaniar-norvegiarrean parte hartu genuen, Barakaldoko Udalak gonbidatuta, eta 2016an Inguralde 2016-2019 Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako III. Planari atxikitu zitzaion.

2016an Barakaldo Bateratzea web guneko kide egin ginen. Hartan, zaintzaileak tokiko baliabideei buruzko informazioa aurki dezakete, beren eginkizuna modu erantzukidean gauzatzeko gai izan daitezen.

2016an ere edoskitze-gelak Euskadi Lagunkoia #barakaldomerkataritzalagunkoia ekimenarekin bateratu genituen, gure hirian adinekoen eta familien parte-hartzea eta autonomia sustatzeko.

Ezagut itzazu beste edoskitze gune batzuk

Edoskitze guneak zerbitzu berriari buruz besterik jakin nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

 

lg-DinamizacComercio

lg-DptoDesarrolloEco

SUBIR