Enplegura bidean, genero ikuspegiaz

Helburuak

Helburu orokorra

  • Genero berdintasuna ardatz nagusi bihurtzea enplegu bilaketan eta enplegagarritasuna hobetzeko ahaleginean.

Helburu espezifikoak

  • Genero bakar batez bete izan diren sektoreetako lan postuetara sartzeko aukerak objektiboki baloratzea.
  • Tradizioz, genero bakar batez bete izan diren sektoreetako lan postuetara sartzeko aukerak objektiboki baloratzea.
  • Enplegu bilaketan, kontziliazioa agerian jartzea, hura izan baitaiteke  berdintasunez jokatzen laguntzeko giltza.

Nori zuzendua

  • Lanbide–Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa izena emanda dauden hamar laguni.

Jardueraren edukia eta metodologia

  • Tradizioz gizonezkoek bete izan dituzten lanpostuak  emakumezkoek betetzeko bai eta alderantziz ere betetzeko gaitasunari buruzko hausnarketa.  
  • Enplegu bilaketarako nire  ibilbidean, komeni al zait atal hauetako batean prestatzea?
    • Zer eragozpen izan ditzaket?
    • Nola gainditu horrelako eragozpenak?
    • Aukeratua izan naiteke ikastaro horietarako?
    • Eta aukeratuz gero... horretan lan egin dezaket?
    • Nire arazoa familia bizitza eta lanbidea uztartzea da. Zer egin dezaket?

Ariketa praktikoak

Hausnarketa eta eztabaida aberastuko duten bi bideo emango dira, jarduerari laguntzeko.

Benetako prestakuntza eta enplegu eskaintzak ezagutu eta aukeratu, berdintasunaren ikuspegia baduten aztertu, eta, prestakuntza horretarako behar diren trebetasunik bat ote den edo eskaintza baterako hautagaitza aurkeztea egokia ote den eztabaidatu.

Informatzioa, izen ematea, egutegia, lekua eta ordutegia

 

Logotipos

SUBIR