Enplegu bilaketaren azterkuntza

Helburua

  • Enplegu Zentroko autoerabilera-tresnak hobeto ezagutzea eta enplegua aktiboki bilatzeko ekintzetan autonomia areagotzea.

Nori zuzendua

  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan eskatzaile gisa izena emanda daudenentzat.
  • Informatika menperatu behar dute.
  • Internetera sartzen jakin behar dute.

Jardueraren edukia eta metodologia

  • Enpresen datu-baseak sektoreka taxutzeko aukera ematen diguten iturri desberdinak aurkeztea. Elkarte profesionalak, CIVEX, Lanbide–Euskal Enplegu Zerbitzuko webgunea eta abar.
  • Aurreko puntuan oinarriturik, datu-base eraginkor bat eraikitzeko metodologia.  
  • Enplegu eskaintzarik egin ez duen enpresa bati zuzendutako curriculum vitaea prestatu, eta posta elektronikoz bidaltzea.
  • Bila dabilenaren sektore profesionalarekin zerikusia duen enpresaren bateko web orrian CVa erregistratzea.

Partaideek Internetera konektatzeko ekipo bana izango dute, azalpenak jarraitu ahal izateko eta proiekzio pantailan agertzen diren orriak ikusteko.

Ariketa praktikoa

Jarraibide egokiei jarraikiz, datu-basea prestatzeko lehenengo pausuak emango ditu eta curriculum vitaea bidaliko du, posta elektronikoz. Horrezaz gainera, izena emango du interesatzen zaion sektoreko enpresaren web orrian.

Informatzioa, izen ematea, egutegia, lekua eta ordutegia

 

Logotipos

SUBIR