Enplegu bilaketarako plangintza

Helburua

  • Enplegu Zentroko autoerabilera-tresnak hobeto ezagutzea, eta enplegua aktiboki bilatzeko ekintzetan autonomia areagotzea.

Nori zuzendua

  • Lanbide–Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa izena emanda dauden hamar laguni.
  • Lana bilatzeko ekintzak abiarazteko asmotan direnei edo abiaraziko dituztenei.

Jardueraren edukia eta metodologia

  • Lan bilaketarako plangintza, antolaketa eta erregistroa egiteak duen garrantzia azaltzea.
  • Kasu bakoitzera egokituz, plangintza hori egiteko modurik onena zein den erabakitzea,  baliabideak, ezagutza informatikoak, aukerak eta abar kontuan harturik.
  • Enplegu bilaketarako plangintza prestatu eta euskarri (birtual nahiz fisiko) batean gauzatzea, dedikatutako egunak, orduak, eginkizunak eta abar kontuan hartuz.

Partaideek Internetera konektatzeko ekipo bana izango dute, azalpenak jarraitu ahal izateko eta proiekzio pantailan agertzen diren orriak ikusteko.

Ariketa praktikoa

Jarraibide egokiei segituz, errealitatetik eta egungo egoeratik hurbilen den plangintza egingo du ikasleak.

Informatzioa, izen ematea, egutegia, lekua eta ordutegia

 

Logotipos

SUBIR