Enpresak eta Merkataritza

Udalerriko enpresa garrantzitsuenen lana saritzeko 2018an sortutako sariak Berritzea 7R Tech, Igon, Giideba Salud eta DS4T- Digital Solutions For Trade enpresek jaso dituzte aurten.

"Hiriaren erronka nagusietako batzuk, hala nola osasuna, eraginkortasun energetikoa, inklusioa edo digitalizazioa, argi eta garbi agertzen dira saritutako enpresen jardueran, eta horrek balio kalkulaezina du Barakaldorentzat", adierazi du Amaia del Campo alkateak.

Barakaldoko Udaleko Garapen Agentziako Zuzendaritza Kontseiluak 210.000 euroko partida ekonomikoa onartu du aurten "Barakaldo Kontsumo Bonoa" kanpainaren edizio berri bat egiteko.

"Joan den abenduko Kontsumo Bonuen kanpainaren arrakastaren ondoren ( % 100eko trukea izan genuen), aurten deialdi berri bat martxan jartzearen alde egin dugu", adierazi du David Solla Inguraldeko presidenteak.

Barakaldoko Udaleko Garapen Agentziaren Zuzendaritza Kontseiluak proposatu du 142.000 euro bideratzea hiru merkataritza-elkarteentzat (67.000 euro ACE Barakaldo eta ABK Barakaldo elkarteentzat, eta 8.000 euro Sanbi Dendak elkartearentzat), sektorea urte osoan dinamizatzeko ekintzak sustatzeko..

David Solla Inguraldeko presidenteak ziurtatu duenez, "dirulaguntza hauek, dimentsio eta jarduera alderdiak kontuan hartuta ematen direnak, hiriak bere denda eta negozioekiko duen konpromisoa eta babesa erakusten laguntzen dute".

Barakaldoko Udalak baimena ematen du, oro har eta apirilaren 17tik 26ra (biak barne) Lutxana 2026 auzoko jaiak ospatzeko, Auzoko Jai Batzordeak hala eskatuta, jarduteko baimena edo gaikuntza-titulua duten ostalaritza-establezimenduetan barra-mostradore bat jartzeko bide publikoan, baina lokalari erantsita, produktuak banatzeko edo zerbitzatzeko.

SUBIR