Enpresak eta Merkataritza
Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreak urriaren 31era arte eskatu ahal izango ditu errotuluak euskaraz jartzeko laguntzak
Udalak 5.000 euro bideratu ditu laguntza-lerro honetara, eta inbertitutakoaren % 50 berreskuratu ahal izango da
Amaia del Campok RECOk bere industriaereduan berrikuntzaren eta jasangarritasunaren alde egindako apustua azpimarratu du
Alkateak bertatik bertara ezagutu ahal izan du Barakaldoko konpainia honen lana, berrikuntza, tokiko enpleguaren sorkuntza eta ingurumenarekiko konpromisoa uztartzen dituena. Recok Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzak jaso berri ditu DIGITAL/RECO eta EROALE proiektuak abian jartzeko.
Arrontegi auzoko ostalaritzak barrak atera ahal izango ditu kalera jaietan
Barakaldoko Udalak baimena ematen du, oro har eta irailaren 19tik 21era (biak barne) Arrontegi 2025 auzoko jaiak ospatzeko, Auzoko Jai Batzordeak hala eskatuta, jarduteko baimena edo gaikuntza-titulua duten ostalaritza-establezimenduetan barra-mostradore bat jartzeko bide publikoan, baina lokalari erantsita, produktuak banatzeko edo zerbitzatzeko.
ACE elkartearen kanpaina: Gangas Azoka
Irailaren 9, 10 eta 11an, ACE Barakaldo ACE Barakaldo elkarteak “Gangas Azoka” tradizionala antolatuko du. Bertan, elkarteko saltokiek eta ekimenean parte hartu nahi dutenek euren pagotxak kalera aterako dituzte, deskontu eta aukera paregabeak eskainiz.
