Hogeita hamar bat enpresa barakaldarrek hartu du parte Inguraldek antolatutako Hiri Merkataritza Enpresen I. Topaketan

Merkataritzaren erronka berriak aztertzeko, sinergiak ezartzeko, punta-puntako euskal establezimenduen jardunbide egokiak ezagutzeko eta erosketa esperientzia nola sortu hobeto jakiteko baliatu dute topaketa

Barakaldo, 2019ko ekainaren 27a

Beren negozioei etekin hobea ateratzeko teknika eta tresna berriak ezagutzeko prest zeuden hogeita hamar bat profesional bildu ditu Hiri Merkataritza Enpresen I. Topaketak. Barakaldoko Udaleko Inguralde Garapen Agentziak Inguraldeko bulegoetan antolatu du topaketa hau, baina, azkenean,  Clara Campoamor Zentro Zibikoan egin behar izan da, oso ona izan baita sektoreak egin dion harrera.  

Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikiei kontsumitzaileen erosketa ohitura berriak ulertzen, merkatuaren etengabeko aldaketetara egokitzen eta bezeroen fideltasuna eta salmentak areagotzeko erosketa-esperientzia hobetzen laguntzea du helburu ekimenak.

"Oso garrantzitsua da Inguraldek topaguneak sortzea, merkataritza txikiak sinergiak sor ditzan, eta, profesional adituen aholkularitzaz, etengabe bilakatua, eskaintzez gainezka eta lehiakortasun handiko merkatuan tokia egiten laguntzeko balio diferentziala eskaintzen ikasteko", azaldu du Inguraldeko buru David Sollak.   

Topaketan,  Celestino Martínez retail marketingean aditua den aholkulariaren Nola bereizi zeure negozioa gehiago saltzeko ponentziaren inguruan aritu dira. 100 comercios vascos con los que aprender liburua idatzi du Martínezek. Besteak beste, mintzaldian azpimarratu da norantz bideratu saltzeko estrategiak xede-jendeari ahalik eta baliorik eta asebetetzerik handiena eragiteko moduko erosketa-esperientziak sortzeko, bai eta nola konektatu kontsumo ohitura berriekin. Era berean, balio erantsia lortzeko estrategia espezializatuak arrakastaz garatu dituzten euskal saltokietako kasu praktikoak aztertu ditu.

Bilantza positiboa egin du Inguraldek, harrera oso ona izan delako, eta  bertaratutakoei interesgarriak iruditu zaizkielako han aztertutako gaiak.

SUBIR