400 bat kontsulta hartzen ditu urtean Inguraldeko Hiri Enpresetarako Aholkularitza Zerbitzuak

Finantza, inbertsio eta kontrataziorako laguntzekin ez ezik  fiskalitatearekin, teknologia berriekin eta irudia berritzearekin ere dute zerikusia kontsultarik gehienek.

Barakaldo, 2016ko maiatzaren 25a

400 kontsulta hartu zituen Inguralde-Barakaldoko Garapen Agentziaren Hiri Enpresetarako Aholkularitza Zerbitzuak, merkataritza, ostalaritza eta gainontzeko hiri enpresetatik, iazko urtean. Finantza, inbertsio eta langileen kontrataziorako laguntzekin dute zerikusia kontsultarik gehienak.  Aurreko horiei jarraikitzen zaizkie fiskalitatearekin, teknologia berriekin, irudia berritzearekin eta Interneten presentzia izan eta kokatzearekin zerikusia dutenak.  

Hiri enpresa txikiaren kudeaketari lotutako arloekin dute zerikusia gainerako kontsultek, hala nola, irudia berritzea, produktua berrikustea eta bezero berriak bilatzea.  

172  saltoki eta ostalaritza establezimenduk hartu du parte Inguraldek eremu horretan garatzen dituen bi programa izarretan: ‘Renova Saltokia’ eta ‘Renova Digitala’.  Ekimen biek eskaintzen dute talde prestakuntza eta banan banako aholkularitza profesionala, zenbait hilabetez eta saltokian betan, denda bera berrindartzeko edo Intereten presentzia areagotzeko, hurrenez hurren.

Kudeaketaren alor desberdinetan Barakaldoko hiri enpresa eguneratuta egoten laguntzea da zerbitzuaren beste ardatzetako bat.  2015ean zehar, laguntzen, joeren, BECeko gertakizunen, araudien, fakturen, erreklamazio orrien, Kontsumoko Arbitraje Batzordearen eta abarren inguruko 73 gai edo nobedaderi buruzko informazioa helarazi zen.  

“Balio handikotzat jotzen dute gure hiri enpresek zerbitzua, negozioak egunerokoan izaten dituen kontsulta guztiei banan-banan eta doan erantzuten zaie-eta" azaldu du Inguraldeko lehendakari Danel Solak.

BULEGO BIRTUALERANTZ

Arretaren alderdi ugariak taxutzen ditu Inguralderen Enpresen Aholkularitza Zerbitzuak,  sektorearen lehiakortasun eta profesionalizazioaren hobekuntzan aurrera egiteko. Horrela bada, kontsultei erantzun, eta laguntza eta diru-laguntzei buruzko informazioa ematen da, bai eta  lan arriskuen prebentzioaren, teknologiaren eta langile aukeraketaren arloko aholkularitza ere.  Bestalde, prestakuntza eta salmenta guneetara bisitak eskaintzeaz gainera, enpresa-lankidetza sustatzen da.  

Guztira, 550 enpresak baliatu du horietako zerbitzu bat nahiz gehiago; Barakaldoko hiri enpresa multzoaren %20k, alegia. “Prest gaude negozio gehiagotara heltzeko; beraz, gurekin harremanetan jartzera bultzatzen ditugu, sektoreari dagokion guztian, enpresak egunean jar daitezen” 

Gaur egun, bertara etorrita ematen dugu zerbitzua, baina urratsak eman nahi ditugu 'aholkularitza birtuala' izan dadin. Era horretara, sarean sortzen den informazio hori guztia eskegita egongo da, enpresek edozein momentutan eskuratzeko moduan. “Langa fisikoa hautsi nahi dugu, ahalik eta negozio gehienek izan dezaten informazioa, bai eta bitarteko birtualekin lan egiten duten profesionalen belaunaldi berriarekin harremanetan jartzeko ere". 

 

SUBIR