Berriak

 ‘Prestik Ezkerraldea 2016’ eskualdeko enplegu azoka nagusian agertu zituen Inguraldek bere enplegu eta ekintzailetza zerbitzuak, eta, aldi berean, urteko azken hiruhilekoan egingo diren prestakuntza jardueren eskaintza zabala ez ezik oraingo enplegu eskaintza ere azaldu zuen. 

Joan den astezkenean, urriak 19, egin zune aurkezpen ofiziala Barakaldon BNI (Business Network International) enpresa-networkineko erakunde profesionalak.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefonika Fundazioak sustatu, eta Barakaldoko Udalak ere parte hartzen duen `Open Future-Enplegu Digitala´ programaren bidez, gaitasun digitalean trebatu nahi duten gazte langabe barakaldarrak erakartzeko kanpaina bat abiarazi du Barakaldoko Udaleko Garapen Agentziak.  Ekimenak Ezkerraldeko eta Meatzaldeko 100 bat gazte trebatzeko asmoa du, eta urriaren 24an abiaraziko da Java eta PHP doako ikastaroak emanez.

Hiriko merkataritzaren etorkizuneko oinarriak 2020 urtera arte ezarriko dituen Merkataritza Biziberritzeko Plan berriaren hiri partaidetza prozesua abiarazi du Inguraldek, auzotarrek eratutako ‘hiria hobetzeko taldea’ren lan-saioei hasiera emanez.

SUBIR