Open Bizkaiaren erronka berriak: Gurutzetako ospitalea eta Dibal

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Teléfonicak sustatutako programa da Bizkaia Open Future. Bizkaiko  industriari laguntza eman nahi dio, Industria 4.0 jomugan.

Industria sektore osoari zuzentzen zaio, oro har, eta Bizkaiko sektore estrategikoei, bereziki: aeronautika, automozio eta energiari, alegia.  Hainbat jarduketaren bidez garatzen da programa hau, eta horien artean nabarmentzen dira Bizkaia Open erronkak.  Bizkaian erreferentzia diren enpresek 4.0 industriaren teknologietan oinarritutako soluziobideak aurkitzeko negozio erronkak jarri dituzte mahai gainean, ekintzaileek, ETEek eta startupek beren asmo-ideiak ekar ditzaten. Erronka horiek 4.0 industriaren teknologietan oinarritutako soluziobide berritzaileen bidez landu daitezkeen benetako negozio erronkak dira.

Hona hemen, Gurutzetako ospitaleak eta Dibal enpresak mahai gainean jarri dituztenak:

- Gurutzetako ospitalea: Nola lagun dezakete teknologia berriek bizitza-aztura osasungarriak sustatzen? Bizitza-aztura osasungarriak sustatu eta muinetaratzen, bizitza kalitatea hobetzean datza erronka.

- Dibal:  Nola lagun dezakete teknologia berriek  pisatzeko  gailuak urrunetik jarri, kudeatu, mantendu eta haietarako zerbitzua  eskaintzen? Balantzak adimen gehiagoz hornitzean datza erronka, funtzionalitateak hobeak izan daitezen.

informazio gehiago: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

SUBIR