Berriak

Azaroa Zainguralde Enplegua aldizkaria edonork kontsultatzeko moduan dago.

InfoAyudas buletina eguneratu dugu eta bertan jaso dugu argitaratutako azken informazioen laburpena.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Teléfonicak sustatutako programa da Bizkaia Open Future. Bizkaiko  industriari laguntza eman nahi dio, Industria 4.0 jomugan.

Narriatze arriskuan diren merkataritza kaleen kanpoko irudia biziberritzea eta berriro ere hiriko bizitzara ekartzea da Barakaldoko Udalak lortu nahi duen helburuetako bat, hiri merkataritza indar dadin. Horrela, arteaz baliatzeko joerarekin bat egingo du hiri espazioak, biziberritzeko.  Inguralde Garapen Agentziaren bidez, Portu kalean egingo du esku-hartze pilotu bat Udalak, hori baita pixkanaka negozioak itxiz joan den hiriko alde zaharreko merkataritza ardatzetako bat.  “Hutsik dauden establezimenduei kolorea eta bizitza ematea du helburu ekimenak, bai eta, kultura eta hiri-artea baliatuz, kalearen irudia hobetzea ere, beste hiri batzuetako merkataritza alde eta hiriguneak bi sektore horiei esker berreskuratu ahal izan dira eta" azaldu du Barakaldoko alkate Amaia del Campok, ekimena aurkezterakoan.  

SUBIR