Berriak

Koronabirusaren hedapena gelditzeko ezarri diren murrizketek gizartean eta ekonomian nolako ondorioak edukiko dituzten oharturik, Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat neurri ezarri ditu zergen arloan bizkaitarren likidezia hobetzeko (batez ere mikroenpresena, ETEena eta langile autonomoena) eta kutsadurak ekonomiako sektore ahulenetan edukiko duen eragina are kaltegarriagoa izatea eragozteko. Zergen arloan dauzkan eskumenez baliatuz, Aldundiak mugatu, eten edo atzeratu egin ditu martxoaren 16tik ekainaren 1era bitartean sortzen diren zerga-betebeharrak: zergen ordainketak eta autolikidazioak eta aitorpenak aurkeztea. Epealdi hori luzatu egin daiteke larrialdiaren arabera.

Coronavirusaren hedapena geldiarazteko Eusko Jaurlaritzak eta udalerriko Laneko Osasun sailak helarazi dituen osasun gomendioen arabera, Inguraldek bere instalazioak itxita mantenduko ditu premiazko eta salbuespeneko izapideentzat izan ezik, beraz, alarma-egoera dirauen bitartean izapideak telematikoki edo telefonoz egitea eskatzen da.

KONTSUMO ARDURATSU ETA JASANGARRI BATENGATIK

Kontsumitzaileen Eskubideen Munduko Eguna ospatzen dela aprobetxatuz, Barakaldok Kontsumo Arduratsu eta Jasangarriarekiko konpromisua erakusten du, hiri arduratsu eta hobeagoa sortzen duten ekintzen alde eginez, eta jendea protagonista izatera eta etorkizuneko belaunaldiei Kontsumo Arduratsua transmititzera animatuz.

Gurutzetako Jaiak 2020 direla eta, Barakaldo ABK Elkarteak “GASTROART Azoka tematikoa” martxan jarriko du tokiko merkataritza bultzatzeko asmoarekin bi ekintzen bidez:

  1. Maiatzaren 8tik 17ra Gurutzetako dendariek jaietako gaia errespetatuz beren produktuetako batzuk kalera atera ahal izango dituzte.
  2. Maiatzaren 8tik 10era Gurutze Enparantzan 25-33 salmahai jarriko dira dendariek euren produktuak erakusteko zein saltzeko.
  • Informazio gehiago informazio-orrian.
  • Parte hartzeko: Barakaldo ABK Elkartean Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. - 645.689.341.
  • Izena emateko epea: 2020ko martxoaren 19ra arte.

GastroArt azoka kartela 

Salmahaiak non kokatuko diren mapa

SUBIR