Berriak

200.000 milioi eurorekin hornitutako planak, familiei, enpresei eta autonomoei zuzendutako laguntza eta hipoteken luzamendua dakar

Koronabirusaren hedapena gelditzeko ezarri diren murrizketek gizartean eta ekonomian nolako ondorioak edukiko dituzten oharturik, Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat neurri ezarri ditu zergen arloan bizkaitarren likidezia hobetzeko (batez ere mikroenpresena, ETEena eta langile autonomoena) eta kutsadurak ekonomiako sektore ahulenetan edukiko duen eragina are kaltegarriagoa izatea eragozteko. Zergen arloan dauzkan eskumenez baliatuz, Aldundiak mugatu, eten edo atzeratu egin ditu martxoaren 16tik ekainaren 1era bitartean sortzen diren zerga-betebeharrak: zergen ordainketak eta autolikidazioak eta aitorpenak aurkeztea. Epealdi hori luzatu egin daiteke larrialdiaren arabera.

Coronavirusaren hedapena geldiarazteko Eusko Jaurlaritzak eta udalerriko Laneko Osasun sailak helarazi dituen osasun gomendioen arabera, Inguraldek bere instalazioak itxita mantenduko ditu premiazko eta salbuespeneko izapideentzat izan ezik, beraz, alarma-egoera dirauen bitartean izapideak telematikoki edo telefonoz egitea eskatzen da.

KONTSUMO ARDURATSU ETA JASANGARRI BATENGATIK

Kontsumitzaileen Eskubideen Munduko Eguna ospatzen dela aprobetxatuz, Barakaldok Kontsumo Arduratsu eta Jasangarriarekiko konpromisua erakusten du, hiri arduratsu eta hobeagoa sortzen duten ekintzen alde eginez, eta jendea protagonista izatera eta etorkizuneko belaunaldiei Kontsumo Arduratsua transmititzera animatuz.

SUBIR