Berriak
Jabones CalvoHer, Sainz e Hijos, Gaptain, Luse Ingeniería eta Kaytek, BKenpreSariak golardoen II edizioan saritutako enpresak dira
Barakaldoko Udalaren garapen agentziak, Inguraldek, iragarritako sariek, Bizkaiako enpresa-munduko eta erakundeetako ordezkariak bildu dituzte Puerta de Bilbao Hotelean.
Barakaldok bere Santo Tomas Eguna ospatuko du kilometro 0 eta tokiko produktuen salmenta eta dastamenarekin Anaien Parkean.
Azokak 300 metro karratuko karpa izango du prezio herrikoietan dauden talo eta sagardoaren dastamen eta salmentarako, eta umeen bi tailerrentzako. Gainera, baratze ekologikoko produktu, euskal pastel eta okindegi, lore eta bitxikeria, eta artisau-oparien erakusketa eta salmentarako salmahaiak egongo dira.
Barakaldoko KIUBak Gabonetako erosketa seguru eta arduratsuak egiteko zenbait gomendio bultzatu ditu
Gainera, Inguraldeko kontsumitzaileen arreta zerbitzua Elika Fundazioaren koordinaziopean gaur Euskadin hasiko den elikagaien xahuketaren aurkako asteari batzen da.
Birziklapena eta jokabide onak sustatzeko kanpaina berria abian jarri du Barakaldok
BarakaldoGarbi izeneko App berria sortu du: edukiontzi bakoitzean zer hondakin bota behar den argitzen die erabiltzaileei. "Hondakinek zabortegietan ez bukatzea lortu nahi dugu, eta, horren ordez, lehengai berriak lortzeko birziklatze plantetara bidaltzea", adierazi du Jon Andoni Uria Hiriko eta Auzoetako Lan eta Zerbitzuen Kudeaketa Arloko zinegotziak.
