Berriak
Zure idea sortu. Enpresa-Ideak biltzeko Ezkerrealdeko eta Meatzaldek 12. Lehiaketa
2020ko Martxoaren 14an ezarritako Alarma-egoera dela eta, jasaten ari garen osasun larrialdi egoeraren ondoriz; data horretatik aurrera bertan behera geratzen da IDEIAK aurkezteko epearen amaiera. Honi berriro ekingo diogu Alarma-egoera edo dagokien luzapenak indargabetzen direnean; beti ere, honen berri emango da.
Enplegu Zentroarekin harremanetan jarri bideodei bidez. Ezagutu nola
Aurreko aldietan, Inguralderen zerbitzuen mantentzearen berri eman dugu, haien artean Enplegu Zentroarenak ere, telefonoz edota telematikoki, uneko alarma egoera dela eta, bertara joateko ezintasuna dela eta.
Barakaldo milioi erdi eurorekin abiatzen da merkataritzari, ostalaritza eta autonomoei laguntzen dieten ekimenetarako
Amaia del Campo alkateak, neurrien artean hauek nabarmendu ditu: laguntza zuzeneko linea bat sortzea, terraza zergaren salbuespena, bi Kontsumo Bono kanpaina tokiko lokalentzako edo laguntza zerbitzua larrialdi sozialerako laguntzen eskaerak izapidetzerakoan. Tokiko Garapen Agentziak, Inguraldek gaur goizean bilera bat egin du merkatari, ostalari eta talde politikoekin, egungo alarma egoera amaitzean sektorearen alde egiteko lantzen ari dituen ildo estrategikoak azaltzeko.
Inguraldek koronabirusaren krisian zehar Barakaldarrei enplegu prestazioei bruzko aholkularitza eta lan-orientzaioa emateko web gunea ireki du
Juan Antonio Pizarro Enpleguko zinegotziak azaldu duenez, ekimenak herritarrei informazioa ematen saiatzen da "araudien etengabeko aldaketaren eta laguntza berriak agertzearen egoeraren aurrean". "Krisi honetan ezin da inor atzean geratu".
Covid-19k sortutako munduko osasun krisiaren ondorioz lan mailan jazango diren ondorio nabarmenak aurreikusita, Udalaren tokiko garapen agentziak web gune bat sortu du barakaldarrei aholku emateko, bai lehendik dauden prestazioetarako sarbideari bai lan-orientazioko eremuari dagokionez.
