Nola jokatu behar da saltokietan konfinamendua arintzeko planaren lehenengo fasean?

Maiatzaren 11ean hainbat saltoki irekiko direnez, Inguraldek merkataritza eta ostalaritza sektoreetan eta irudi pertsonalarekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituzten lokaletan martxan jarriko diren segurtasun protokolo guztiak eskuratzen lagunduko dizu eta zure lokalean jar dezakezun kartel bat deskargatzeko aukera emango dizu, zure bezeroek bete beharreko higiene eta osasun neurri nagusiak zeintzuk diren jakin dezaten.

Hauek dira merkataritza eta ostalaritza sektoreetan eta irudi pertsonalarekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituzten lokaletan martxan jarriko diren segurtasun protokoloak, higienea eta osasuna barne hartzen dituztenak:

Saltokien segurtasun protokoloa: higienea eta osasuna

Saltokiak, ostalaritza-lokalak eta beste zerbitzu batzuk eskaintzen dituzten lokalak irekitzeko protokoloa

Irudi pertsonalarekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituzten lokalak irekitzeko protokoloa

Gainera, aipatzekoa da bezeroei segurtasun neurri nagusiak gogoraraztea gomendatzen dela:

· Gutxienez bi metroko tartea mantendu edo kanpoan itxaron.

· Edozein produktu zuzenean maneiatzea saihestu.

· Ahal izanez gero, txartelarekin ordaindu.

· Eskularruak eta maskara erabili oinarrizko higiene-neurriak betetzeko. Eskuak garbitu etxetik irten baino lehen eta kalean eskaintzen dizkizuten gelak erabili.

Hona hemen bezeroei higiene-neurri nagusiak gogorarazteko deskargatu eta zure lokalean jar dezakezun kartel bat. Kartela deskargatu

Konfinamendua arintzeko planari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, gure Web-orria kontsultatu

INFORMAZIOA: LAGUNTZAK – NEURRIAK:

· Goizetan (8:00 - 15:00): 944 789 102 / 944 789 475 / 944 789 531 / 944 789 444 / 944 789 439 / 944 789 414 / 944 789 451

INFORMAZIO OROKORRA:

Telefonoa: 94 478 93 95 / 94 478 94 00

Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. On-line formularioa

SUBIR