Berriak
Inguraldek merkataritza eta zerbitzuen sektoreari aholkularitza eta arreta emateko kanpaina aktibatu du, modernizaziorako MEC 2023 laguntzak eskatzeko
Barakaldok Tokiko Enplegu Plana aktibatzeko prozesua jarri du abian, 170 langaberi baino gehiagori mesede egingo diena
Inguraldek dagoeneko izapidetu du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari Plan berria garatzeko egindako eskaera. Plan horren helburua da bereziki egoera ahulean dauden kolektiboen laneratzea erraztea, udalerrirako onura publikoko edo interes sozialeko jardueren bidez, eta gazteen enplegua sustatzea.
Ekimenak 2,6 milioi euroko aurrekontua du, eta 136 pertsona zuzenean kontratatzea aurreikusten du, onura publikoko 56 proiekturi erantzuteko, bai eta enpresentzako laguntza-partida bat ere, beste 35 pertsonaren kontratazio mugagabea ahalbidetuko duena.
Zainguralde Enplegua eguneratua (2023ko Maiatza)
Maiatza Zainguralde Enplegua aldizkaria edonork kontsultatzeko moduan dago.
Barakaldon egin da Bizkaiko 116 enpresari Hazinnova ziurtagiria emateko ekitaldia
Jardunaldia BIC Bizkaia Ezkerraldean egin da, eta EAEko eskualde ezberdinetan zehar egindako bost topaketen zirkuituko lehena da. Jardunaldian, euskal 321 ETEk berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egindako ahalegina aitortuko da.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak, SPRIk eta Innobasquek bultzatutako Hazinnova programak berrikuntza ez-teknologikoari buruzko doako aholkularitza-zerbitzua eskaintzen die enpresa txiki eta ertainei, lehiakortasuna bultza dezaten.
