Berriak
Barakaldok Ganga Azoka egingo du aste honetan, udalerriko saltoki guztiei irekita
ACE Barakaldo Elkarteak merkataritza dinamizatzeko ekimen tradizional hau martxan jarriko du berriro ere. Horrela, Ganga Azokak gaur asteartetik ostegunera, hilak 14, herriko kaleak erakusleiho handi bihurtuko ditu.
Azokaren aurtengo edizioa udalerriko edozein merkataritza-establezimenduri irekita dago, ACEri lotuta egon ala ez.
Barakaldok "Hizkuntzak kudeatzen" proiektua aurkeztu du, euskara enpresen lehiakortasunaren aldagai gisa
Euskara lehiakortasun aldagai gisa lantzeko proiektu pilotu bana egingo dute EAEko bost garapen agentziak
Egitasmoa Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika sailak jarri du martxan, Garapen Agentzien Euskal Elkartearekin elkarlanean
2023aren abiaburuan ekin zitzaion “Hizkuntzak kudeatzen” proiektuari, eta une honetan, bigarren faseari helduko zaio. EAEko bost garapen agentziarekin egingo den esperientzia pilotua enpresetan hizkuntzen kudeaketa lehiakortasun elementu gisa lantzearekin dago lotuta
Aula Mentor Barakaldok CISCO sareetan eta zibersegurtasunean trebatzeko ikastaroetan matrikulatzeko epea ireki du
Inguraldek kudeatzen duen online prestakuntza-zerbitzuko ikastaro espezializatu horietan interesa dutenek irailaren 7a baino lehen formalizatu beharko dute matrikula.
InfoAyudas buletinaren eguneratze berria (2023/07/27)
InfoAyudas buletina eguneratu dugu eta bertan jaso dugu argitaratutako azken informazioen laburpena
