Inguraldek, CECOBIrekin batera, informazio-jardunaldi bat antolatu du Bizkaia Mikrok mikroenpresa eta autonomoei eskaintzen dien finantzaketa publikoari buruz

Inguraldek, Bizkaiko Merkataritzako Enpresarien Konfederazioarekin (CECOBI) batera, informazio-jardunaldi bat antolatu du aurten ere, Bizkaia Mikro Foru Sozietateak (Bizkaiko Foru Aldundia) eskaintzen dituen mikrofinantzaketa publikoko lerroen funtzionamendua ezagutarazteko. Mikro Bizkaia Sozietateak 50.000 €-rainoko maileguak ematen dizkie, baldintza onuragarriekin, dagoeneko jarduera bat daukaten eta negozioa sendotzea helburu duten Bizkaiko mikroenpresei.

Barakaldo, 2026ko irailaren 15a

Berrikuntza gisa, 2026an, Bizkaia Mikrok autonomoentzako finantzaketa-lerro bat gehitu du; beraz, gaur egun, Bizkaiko negozio askok eskura ditzakete mikromailegu horiek.

Jardunaldia Barakaldoko eta eskualdeko enpresei dago zuzenduta, eta irailaren 24an izango da, 14:30etik 16:00etara, Barakaldoko Anaien Zentroan (CIS deritzonean, Anaien Parkean). Bertan, maileguek nola funtzionatzen duten azalduko da, baita horiek eskuratzeko zer baldintza bete behar diren eta eskatzeko zer egin behar den ere. Gainera, mailegu horiei esker beren negozioak indartu dituzten enpresen arrakasta-kasuak partekatuko dira.

Informazio gehiago eta izena emateko formularioa

 

SUBIR