×

Mezua

Lo sentimos - este evento no puede ser visto con ese enlace. Es posible que el elemento haya sido actualizado mientras que visitaba el sitio web.

“Barakaldo Creativity Market" uztailaren 18an, larunbata, itzuliko da Foruen Pasealekura, artisautzari eta tokiko sormenari eskainitako 34 stand-ekin

Merkatua 11:00etatik 20:30era egongo da zabalik, eta marka eta denda berriak gehitu zaizkio hurbileko produktuen eskaintza anitzari, bitxigintzari, ilustrazioari, zeramikari, ehungintzari, pinturari, argazkigintzari edo literaturari lotuak

Ekimen hau "Barakaldo Creativity" programaren parte da, eta bertako artisauen eta sortzaileen lana ikusaraztea eta herritarrentzat erakusketa- eta salmenta-gune erakargarria sortzea du helburu.

Barakaldon, 2026ko uztailaren 13an

Foruen Pasealekuak "Barakaldo Creativity Market" artisautza azokaren edizio berri bat hartuko du larunbat honetan, uztailak 18. "Karmenak" jai-programaren barruan ohiko hitzordua bihurtu den udalerriko artisau, arte eta sormen produktuak erakusteko eta saltzeko gunea. 

"Beti bezala, gure asmoa da merkatu hau aukera bat izatea herritarren eta eskuz egindako produktuaren arteko topaketa jasangarri eta hurbilekoa izateko", gogorarazi du David Solla Inguraldeko presidenteak, gaur goizean "Cucadas Party" dendan izan den ekimenaren aurkezpenean. 

"Karmenak 2026" azokaren edizio honetan -uztailaren 18an, larunbatarekin, 11:00etatik 20:30era zabalik egongo da- 34 postu jarriko dira, eta bertan, besteak beste, bitxigintza, katilu eta totebagetan aplikatutako ilustrazioa, zeramika, ehungintza, buztinezko, paperezko eta kristalezko belarritakoak edo "km0 literatura" bezalako arloei lotutako tokiko sortzaileek, artisauek eta markek parte hartuko dute.

Stand horietan Merkatura lehen aldiz joaten diren 4 marka egongo dira: Lurreko, estraktu botanikoak eta landare medizionalak eskaintzen dituena; La Pendona, bisuteria eta zeramikazko irudiekin datorrena; Txokostura, ehunezko lore-estanpazioa lantzen duena; eta El Gnomo de Amelie, "literatura km0" liburu-denda berezia eta literatura-kutxak dituena.

Hona hemen Karmenak 2026 edizioan parte hartu duten marka eta profesionalen zerrenda: Creaciones Monfofu, Cucadas Party, Disem Complementos, DreamZone, E3J, Eguzkilore Liburuak, El anillo de An, El Gnomo de Amelie, El Rincón de la Aguja, Ione Saitua collection, Itxasloo Portu, Jandameida, Kaoticat, Karola Kosmetika Naturala, Kikuxa, Kuluxa Artesanía, Kuttun Art, La Pendona, La Tallerteka, Loft Di Laura, Loop Astrid, Lrartesania, Lurreko Aromáticas, Matxetenekua, Mónica Alonso illustration, Neklay Artesanía, Ojalá..., Patukana, Soy Meli Creativa, Terracota, Txiki Bitxiak, Txikidolls, Txokostura eta Yugen Artesanía.

Gaur egun, Barakaldo Creativityren katalogoa 30 marka lokalek osatzen dute, baina Inguraldek aurten 7 marka gehiago sartzea aurreikusten du. Guztira, merkatuaren hainbat ediziotan, 44 marka eta denda aurkeztu zaizkie herritarrei.

Hiriarentzat erakargarria den sektorea
"Barakaldo Creativity" programak hamabi urteko ibilbidea bete du, eta merkatua artisau-sormenezko produktuarentzako erreferentziazko erakusleiho gisa sendotzea lortu du, herritarren harrera handiarekin. Iaz, 7.000-8.000 lagunek bisitatu zuten "Barakaldo Creativity Market" edizio bakoitza, eta 800 bat lagunek erosi zituzten produktuak. 

Gainera, birziklapenarekin, bigarren eskuarekin, kontsumo arduratsuarekin edo sormenarekin lotutako ekimenek ere lekua dute merkatuan. Era berean, merkatuak postu solidario bat hartuko du Erik Villarroel gaztearen errehabilitazioa laguntzeko. 

"Barakaldo Creativity Market-ek tokiko artisau-sortzaile kolektiboaren lana ikusarazi nahi du, sektore hori funtsezkoa baita hiriak bereizteko eta identifikatzeko, pertsona horiek garatzen duten jarduerak balioa, berezitasuna eta hurbiltasuna ematen duelako, eta, gainera, hiri-ekonomia dinamizatzen eta ekintzailetza-aukera berriak sortzen laguntzen duelako, bereziki gazteen artean", adierazi du David Sollak.
.

SUBIR