ABK elkarteak "ABK Jai Astea" kanpainarekin ospatuko du bere VIII. urteurrena

Bere zortzigarren urteurrena dela-eta, ABK Barakaldo elkarteak ABK Jai Astea kanpainaren beste edizio bat antolatuko du, Barakaldoko Jaiekin batera egingo dena.

Barakaldo, 2026ko ekainaren 25a

Jarduerak

Kanpaina uztailaren 11tik (larunbata) 19ra (igandea) egingo da, eta honako jarduera hauek hartuko ditu barne:

  • "Barakaldo Karmenak" oroitzapenezko edalontzi bat emango zaie erosketa edo kontsumizioetan ABKREW txartela erabiltzen dutenei (2.000 edalontzi daude eskuragarri).
  • Kaleko musika-animazio programa egongo da, uztailaren 13an eta 14an.
  • Parte hartzen duten establezimenduentzako jai-apaingarrien lehiaketa egingo da.
  • Udalerriko establezimendu bati Top Local ABK saria emango zaio bere ibilbide profesionalagatik.

Bazkide ez direnentzako kostua

300 € (zergak barne).

Izena emateko epea eta modua

Ekainaren 28ra arte, webguneko formularioaren bidez.

Informazio gehiago, parte hartzeko oinarriak eta izen-emateak

Informazio gehiago

ABK Barakaldo elkartea

📞 645 68 93 41 🖥️ Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. 🌐 abkbarakaldo.com

SUBIR