Apirilak 28 · Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Eguna: Ingurune osasungarriek negozio jasangarriak eraikitzen laguntzen dute

Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Eguna dela-eta, Enpresak Sustatzeko Arloak ospakizun honekin bat egin nahi du, lantokietan segurtasuna, osasuna eta ongizatea zaintzeak duen garrantzia gogoraraziz, hiriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimendu txikietan barne. Lan-ingurune osasungarria sortzeak negozioaren jasangarritasuna areagotzen du.

Barakaldo, 2026ko apirilaren 28a

Lan-arriskuen prebentzioa ez da legeak langileak kontratatuta dituzten enpresei ezartzen dien betebeharra bakarrik. Autonomoentzat ere funtsezko tresna da, nahiz eta beren ardurapean pertsonalik ez izan.

Lokal seguru eta osasungarri bat edukitzeak istripuak saihestu, estresa gutxitu, lana antolatu eta bezeroei zerbitzu hobea eskaintzeko aukera ematen du. Aldi berean, lan-giro hobea sortzen laguntzen du, jendea seguru, baloratuta eta zainduta senti dadin eta enpresak bere ongizatearekin duen konpromisoa hauteman dezan.

Prebentzioa ikuspegi horretatik ulertzeko, negozioaren kalitatean, lasaitasunean eta jasangarritasunean inbertitu behar da, enpresa- eta lan-jardueraren egunerokotasuna hobea izan dadin.

Informazio praktikoa eta baliabide erabilgarriak emateko, jarraian laneko segurtasun eta osasuneko erreferentziazko erakundeetarako estekak partekatuko ditugu; batzuek, gainera, 2026ko apirilaren 28a dela-eta kanpaina bereziak antolatu dituzte. Gune horietan negozio txikietara eta autonomoetara egokitutako gida, tresna eta gomendioak aurkituko dituzu, lan-jardueraren egunerokotasunean segurtasuna eta osasuna hobetzen laguntzeko pentsatuak.

Lanaren Nazioarteko Erakundea (LANE):

"Ingurune psikosozial osasungarria berma dezagun lanean"

LANE apirilaren 28ko kanpaina mundu-mailan koordinatzeaz arduratzen da, eta aurten osasun psikosozialean jarriko du arreta ekimenak. Erakundearen webgunean, antolaketa-faktoreek laneko osasunean nola eragiten duten ulertzeko txostenak, dibulgazio-materialak eta gakoak kontsulta ditzakezu. Sartu

OSALAN – Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea:

Laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan erreferentziazko erakundea da Euskadin, eta enpresa eta autonomoei zuzendutako informazioa, dokumentazioa, aholkularitza eta prestakuntza eskaintzen ditu.  Bere prestakuntza-eskaintzaren barruan, "Langile autonomoentzako lan-arriskuen prebentzioari buruzko online ikastaroa" nabarmendu nahi dugu. Sartu

Prevención10.es (Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioa):

Doako zerbitzu publikoa, enpresa txikientzat eta langile autonomoentzat diseinatua. Negozioan prebentzioa kudeatzeko informazio erraza eta tresna praktikoak eskaintzen ditu, arriskuen ebaluazioa eta prebentzio-jardueraren plangintza egiteko aukera ematen baitute. Sartu

INSST – Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionala:

"Lan aldakorra: erronka psikosozial berriak"

Egun hori ospatzeko, INSSTk jardunaldi tekniko bat antolatu du, lanaren eraldaketek arrisku psikosozialak nola aldatzen dituzten eta prebentzio-kudeaketak zer erronka dakartzan aztertzeko. Sartu

Prebentzioari buruzko baliabideak gure webgunean

Inguraldek Zelatari Zentro gisa jarduten du; laneko segurtasun eta osasunaren arloko alderdirik garrantzitsuenak bildu eta bere webgunean jasotzen ditu.

Bisitatu webguneko atala

SUBIR