Apirilaren 20an sartu ziren indarrean Foru Aldundiak autonomoentzat, mikroenpresenntzat eta enpresa txikientzat ezarritako krisiaren aurkako zerga-neurriak

Apirilaren 20an sartu zen indarrean Ekialde Ertaineko krisiari aurre egiteko premiazko zerga-neurriei buruzko Foru Dekretu Arauemailea, autonomoei, mikroenpresei eta enpresa txikiei gatazkak eragindako ziurgabetasun ekonomikoa kudeatzen laguntzeko. Lehentasuna likidezia bermatzea, zergak berehala arintzea eta enplegua zein inbertsioa bultzatzea da.

Barakaldo, 2026ko apirilaren 24a

Honako neurri hauek aurreikusten dira:

  • Zerga-zor jakin batzuk salbuespenez geroratzea, interesik eta bermerik gabe.
  • Jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsona fisikoak PFEZaren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea.
  • BEZa itzultzeko izapideak bizkortzea, enpresei likidezia emateko.
  • Enplegua sortzeagatiko kenkaria handitzea, gazteak eta emakumeak kontratatzeagatiko kenkaria barne.
  • Eskuratutako aktibo berrien kasuan ezohiko amortizazio azeleratua egitea, inbertsioa errazteko.

Beste neurri batzuk:

  • Energiaren gaineko zerga-murrizketa (BEZa eta zerga bereziak), errege-dekretu bidez onartua.

Irakurri albistea

 

SUBIR