ACE Barakaldo elkartearen "Denboraldi berria zuregana dator" kanpainaren udaberriko edizioa

ACE Barakaldo elkarteak bigarren aldiz abiarazi du kanpaina hau. Barakaldoko saltoki guztiek izango dute parte hartzeko aukera, beren negozioei ikusgarritasuna emateko, jende gehiago erakartzeko eta hirian giro ona sortzeko.

Barakaldo, 2026ko apirilaren 9a

Apirilaren 14, 15 eta 16an, saltokiek denboraldi berriko produktuak kalera atera ahal izango dituzte.

Jarduerak

Jarduera establezimenduen kanpoaldean egingo da. Ez da beherapen-azoka izango; lokal bakoitzak erabakiko du deskontu edo sustapen-jardueraren bat egin nahi duen ala ez.

Parte hartu ahal izateko, 2026/002673 Alkatetza Dekretuan ezarritako baldintzak bete beharko dira:

  • Baimenaren baldintza orokorrak:
  • Espazio publikoa okupatzeko baldintza orokorrak
  • Elikaduraren arloko erakustoki, produktu eta instalazioei dagozkien higiene- eta osasun-arauak

Bazkide ez direnentzako kostua

Kosturik gabe

Izen-ematea

Ez da izena eman behar

Jakin gehiago kanpainari buruz

Informazio gehiago

ACE Barakaldo elkartea

📞 944 07 54 39 Whatsapp 688 61 00 33 🖥️ Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. 🌐 www.acebarakaldo.com

SUBIR