ACE Barakaldo elkartearen "Primerako Merkatariak" kanpainaren edizio berria

Tokiko merkataritzaren balioa eta bezeroen esperientzia nabarmentzea helburu duen urteko kanpainaren edizio berria.

Bezeroek beraiek azalduko dute, elkartearen sare sozialetara igotako bideoen bidez, zer abantaila dituen Barakaldoko saltoki eta ostalaritza-establezimenduetan kontsumitzeak, jokaera hori hirirako eredu ekonomiko jasangarri gisa aurkeztuz.

Barakaldo, 2026ko martxoaren 27a

Jarduerak

  • Hilero bezeroak protagonista izango dituen bideo bat argitaratzea, tokiko merkataritzan erostearen arrazoiak ezagutaraziz.
  • Atxikitako establezimenduetan kontsumitzen duten pertsonen artean hilero 100 €-ko txartel bat zozkatzea.
  • Aurtengo edizioan, hileroko podcast bat ere egingo da, non tokiko saltoki eta ostalaritza-establezimenduetako titularrek parte hartuko duten.
  • Urtearen amaieran, kanpaina III. Merkataritza Festarekin bukatuko da. Ekitaldi horretan, establezimenduek beren produktu eta zerbitzuak erakutsiko dituzte, eta aisialdiko jarduerak egingo dira.

Bazkide ez direntzako kostua

Kosturik gabe

Izena emateko epea eta modua

Martxoaren 27tik 31ra, FORMULARIOAREN bidez

Kanpainarako sarbidea eta izen-ematea

Informazio gehiago

ACE Barakaldo elkartea

📞 944 07 54 39 Whatsapp 688 61 00 33 🖥️ Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. 🌐 www.acebarakaldo.com

SUBIR