Kultura Ministerioak liburu-dendei eskainiko dien laguntza
Kultura Ministerioak "Liburu-dendei berriro kultura-balioa emateko eta haiek modernizatzeko dirulaguntzak" iragarri ditu.
Barakaldo, 2026ko martxoaren 25a
Laburpena
- Ebazpenean jasotako baldintzak betetzen dituzten enpresa eta autonomoei dago zuzenduta (ondasun-erkidegoei, pertsona fisiko edo juridikoen elkarteei eta nortasun juridikorik gabeko beste entitate batzuei izan ezik).
- Laguntzaren helburua liburu-dendei berriro kultura-balioa emateko eta haiek modernizatzeko proiektuak egitea da, lehiakortasuna hobetzeko, kudeaketa-prozesu eta -programetan digitalizazioa txertatzeko eta ingurumenari dagokionez jasangarriagoak izateko, besteak beste.
- Diruz lagundutako proiektu bakoitzaren guztizko kostuaren % 80 finantzatuko da gehienez.
- Eskabideak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 31n amaituko da.
