Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako "Bizkaiko Merkataritza: Oso Pro" kanpaina martxoaren 7an hasi zen Barakaldon

Barakaldon hasitako "Bizkaiko Merkataritza: Oso Pro" kanpainaren helburua saltoki proaktibo, profesional eta gertukoenak aurkitzea da, eta parte-hartzaileen artean 300 €-ko 15 sari zozkatuko dira.

Barakaldo, 2026ko martxoaren 12a

Bizkaiko Foru Aldundiak Barakaldo aukeratu zuen kanpainaren abiapuntu gisa; guztira, 8 udalerritan gauzatuko da, eta martxoaren 21era arte iraungo du. Hiritarrek "oso Pro" iruditzen zaien saltokia hautatu ahal izango dute, bai formulario digitalaren bidez, bai informazio-guneetan eskuragarri egongo diren boto-txartelen bidez. Parte-hartzea sustatzeko, izendapena behar bezala egiten duten pertsonak sarien zozketan sartuko dira:

  • 300 €-ko 15 sari zozkatuko dira, Bizkaiko saltoki txikietan erosteko. 50 langile baino gutxiago dituztenak.
  • Mota guztietako establezimenduetan, hala nola ile-apaindegietan, estetika-zentroetan eta artisau-tailerretan (ostalaritza-establezimenduak ez dira sartzen).
  • Erosketak 2026ko martxoaren 27tik maiatzaren 30era bitartean egin ahal izango dira, biak barne.

Ekintza honek tokiko saltokiak ikusaraztea eta haien balioa nabarmentzea du xede, baita hiritarren eta beren auzoetako saltokien arteko lotura indartzea ere.

Epaimahai profesional batek ekimenaren hurrengo fasera igaroko diren 9 establezimenduak hautatuko ditu izendatuen artetik. Kanpainaren balioak ondoen islatzen dituztenek egingo dute aurrera: arreta emateko profesionaltasuna, bezeroekiko gertutasuna, berritzeko gaitasuna eta ingurunearekiko konpromisoa. Horrela, tokiko ekonomia dinamizatu, auzoetako bizitza hobetu eta erosketa-esperientzia hurbil, profesional eta bikaina eskaintzeko egiten duten lana aintzatetsi nahi da.

Albistea

Webgunerako eta formulariorako sarbidea

SUBIR