Retail Euskal Eskola 2026ko aholkularitza pertsonalizatua

La Escuela Vasca de Retail, plataforma formativa del Departamento de Turismo, Comercio y Consumo del Gobierno Vasco gestionada por la Cámara de Comercio, ha abierto el plazo de solicitud para acceder a su servicio de asesoramiento personalizado en 2026. Un servicio que tiene como objetivo obtener herramientas y conocimientos que doten de mayor competencia para la gestión del negocio.

Barakaldo, 2026ko otsailaren 19a

ZERTAN DATZA? 

Retaileko Euskal Eskolak aholkularitza-zerbitzu pertsonalizatua eta indibidualizatua eskaintzen du funtsezko arloetan:

  1. Eraldaketa digitala: marketin digitaleko plana, posizionamendua, estrategia Instagramen edo Facebooken, sareetarako argazkigintza, etab.
  2. Estrategia: negozioa birbideratzea, produktu edo zerbitzu berriak aukeratzea, marka kokatzea, etab.
  3. Saltokia: erakusleiho-apainketa, merchandising bisuala, dekorazioa, logotipoa, merkataritza-espazioaren digitalizazioa, irudi korporatiboa, etab.
  4. Bezeroak: bezeroarentzako arreta, salmenta-teknikak, fidelizazio-tresnak, bezeroen segmentazioa, etab.
  5. Pertsonak: gaitasun pertsonalak, giza baliabideen kudeaketa, motibazioa, lanaren banaketa, etab.
  6. Kudeaketa: negozioaren errentagarritasuna, marjinen kalkulua, stockaren kudeaketa, etab.

NOLA PARTE HARTU?

  1. Bete ezazu formulario hau, ez duzu 5 minutu baino gehiago beharko.
  2. Harremanetan jartzen gara zu hobeto ezagutzeko eta negozioa aztertzeko. Horrela jakingo dugu zeren premia duzun eta ze​ arlotan behar duzun laguntza.
  3. Retail Euskal Eskolan hobetu beharreko arloan aditua den pertsona batek lehen hitzordua hitzartu eta establezimendua bisitatuko du.
  4. Adituarekin batera lan egingo da, eta espero diren emaitzak lortzeko beharrezkoak diren helburuak, prozesuak eta estrategiak ezarriko dira.

NORK HAR DEZAKE PARTE? 

Merkataritza-jarduerarekin lotutako merkataritza-establezimenduetako eta zerbitzuetako jabeak eta langileak. Zehazki, EJZren 64., 65., 66., 691.1., 691., 971., 972., 973.1., 973.3 eta 975. epigrafeetan alta emanda daudenak.

Kanpoan utzita: 646 (estankoak), 652.1 (farmaziak), 647.4, 647.5, 655., 661., 663., 664. eta 665. epigrafeak.

ESKAERA EGITEKO EPEA: ZABALIK

Plaza kopurua mugatua da, eta eskabideen sarrera-hurrenkeraren arabera esleituko dira.

Izena emateko eskaera

ZENBAT BALIO DU?

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo  Sailak diruz lagundutako % 100eko zerbitzua da.

Informazio gehiago

Bilboko Merkataritza Ganbera

📞 944 70 65 00

🖥️ escuelavascaretail.eus

SUBIR