Barakaldok Foruen Pasealekua herriko artisautzari eskainitako boulevard bihurtuko du larunbat honetan, "Creativity Market" ekimenaren edizio berriarekin

Inguraldek 30 karpa jarriko ditu pasealekuan, markak, dendak eta profesionalak jartzeko. Horiek guztiek honako jarduera hauek proposatzen dituzte, besteak beste: xaboigintza, ehun-artisautza, zilarrezko eta portzelanazko bitxigintza, literatura, gozogintza, azaleztapena, dekorazioari aplikatutako ilustrazioa eta bisuteria eta kakorratza.

Azoka abenduaren 20an egongo da zabalik, larunbata, 11:00etatik 20:30era, eta musika-animazioa egongo da ikuskizun ibiltari baten bidez. Gainera, saski bat zozketatuko da, parte hartzen duten stand guztietako produktuekin.

Barakaldo, 2025eko abenduaren 16a

Barakaldok "Km0" artisau, arte eta sormen produktuen erakusketa eta salmentari eskainitako boulevard bihurtuko du abenduaren 20an, larunbata, Foruen Pasealekua. Bertan 30 marka, denda eta artisautza eta sormeneko profesionalek hartuko dute parte. Gabonetako "Creativity Market" azokaren edizio berri bat da, Barakaldoko Udalak Inguralderen bitartez bultzatutako Artisautza eta Sormen Merkatua, tokiko artisau-sektoreari ikusgarritasuna ematen diona eta urte sasoi honetako erosketei alternatiba arduratsu eta justu bat ematen laguntzen duena.

"Sormenaren sektorea enplegurako eta aberastasunerako alternatiba bat da hiriarentzat, eta merkatu honek erreferentzia gisa jartzen gaitu sektorearentzat", esan du David Solla Inguraldeko presidenteak gaur goizean "Creativity Market" -en aurkezpenean. Ekitaldia "Jandameida" n egin da, parte hartu duten lokaletako batean.

Era berean, Sollak gogorarazi duenez, "arlo artistikoak, sortzaileak, adin, jatorri eta gustu desberdinetako pertsonak batzen eta biltzen ditu, eta, beraz, gizarte-kohesiorako eta bizikidetzarako faktorea da. Gainera, km0 produktuen kontsumoa sustatzen du, eskuz eta hurbiltasunez eginak, prozesu naturalen bidez landuak eta data horietan kontsumo arduratsua egiteko aukera ezin hobea direnak”.

Aurten, karpa handi bakarra zegoen aurreko edizioetan ez bezala, marka edo profesional bakoitzak 3x3 metroko karpa indibidualizatua izango du, Foruen Pasealeku osoan zehar kokatuko dena. 30 stand egongo dira, 11:00etatik 20:30era etenik gabe irekiko direnak, eta kanpoan animazioaz gozatzeko aukera izango da, musika, dantza, antzerkia eta zirkuko ikuskizun ibiltari batekin.

Halaber, merkatua amaitzean, parte hartzen duten postuetako produktuekin egindako saski baten zozketa egingo da merkatuan gutxienez erosketa bat egin duten pertsona guztien artean.

30 marka, denda eta profesional parte-hartzaile

Hauek dira merkatu honetan dauden dendak, markak eta partikularrak:  Encuadernación Villar, Jandameida, Txiki Bitxiak, E3J, Xaboi Kosmetika Naturala, Mónica Alonso Ilustration, Disem Complementos, Matxetenekua, Barock Bitxiak, Etxeko Nafarroa, Estelita Bisutería, Karola Kosmetika Naturala, La Tallerteka, El Anillo de An, Ojala, Jose Etxabe Gazta, Patukana, Soy Meli Creativa, Babalore, Para gustos… Miles de Colores, Ione Saitua Kollection, Eguzkilore Liburuak, Creaciones Monfofu, Loft di Laura, LRArtesania, Itxaslooportu, Lucia Ferló, La Despensa de Anfi, Terracotasva, Cucadas Party eta Dreamzone.

Marka horiek guztiak Barakaldo Creativity proiektuaren parte dira. Proiektu horrek, merkatuez gain – urtean bitan egiten dira –, hainbat hedapen-tresna eta -programa ditu. Horietako bat "Artisautza eta Sormenaren Katalogoa #Made in Barakaldo" da, udalerriko artisau-marken fitxak biltzen dituen argitalpen eguneratua. Katalogoa Inguralderen webgunean dago eskuragarri deskargatzeko .

"Dagoeneko 11 urte igaro dira lehen Creativity Market sortu zenetik, eta emaitza ezin hobea da, jendearen interesaz gain, gazte sortzaileak eta haien produktuak erosketa arduratsuen zirkuituan integratzea lortu dugulako", ziurtatu du Sollak.

Ekitaldi honi buruzko informazio guztia Inguralderen webgunean dago eskuragarri.

SUBIR