ACE Barakaldok beste azoka bat abiarazi du, urriaren 22, 23 eta 24an saltokien kanpoaldean egingo dena

Udazken honetan, ACE Barakaldo elkarteak “Nueva temporada a tu encuentro” (Denboraldi berria zuregana dator) izeneko azoka jarriko du abian,  ikusgarritasuna emateko, jende gehiago erakartzeko eta hirian giro ona sortzeko. Oraingo honetan, urriaren 22, 23 eta 24an, saltokiek denboraldi berriko produktuak kalera atera ahal izango dituzte.

Barakaldo, 2025eko urriaren 17a

Jarduerak

Jarduera establezimenduen kanpoaldean egingo da. Ez da beherapen-azoka izango; lokal bakoitzak erabakiko du deskontu edo sustapen-jardueraren bat egin nahi duen ala ez.

Parte hartu ahal izateko, 2025/8431 Alkatetza Dekretuan ezarritako baldintzak bete beharko dira:

  • Baimenaren baldintza orokorrak
  • Espazio publikoa okupatzeko baldintza orokorrak
  • Elikaduraren arloko erakustoki, produktu eta instalazioei dagozkien higiene- eta osasun-arauak

Bazkide ez direnentzako kostua: kosturik gabe

Izen-ematea: ez da izena eman behar

Jakin gehiago kanpainari buruz

INFORMAZIO GEHIAGO

ACE Barakaldo elkartea

📞 944 07 54 39 Whatsapp 688 61 00 33 🖥️ Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. 🌐 www.acebarakaldo.com

SUBIR