ABKren kanpaina: Halloween, VIII. edizioa
Badator ABK Barakaldo elkartearen Halloween kanpaina, lehen aldiz duela 8 urte martxan jarri zena, egun horietan bezeroak erakartzeko eta tokiko saltoki, ostalaritza-establezimendu eta zerbitzuen salmentak sustatzeko.
Barakaldo, 2025eko urriaren 16a
Parte hartu nahi duten establezimenduek Halloweenekin lotutako gaietan oinarrituz apaindu beharko dituzte lokalak, gutxienez urriaren 31tik azaroaren 2ra.
Jarduerak
- Lehiaketa batean parte hartzea bezeroen botoen bidez.
- Bezeroei "arraskatu eta irabazi" txartelak ematea erosketagatik edo kontsumizioagatik.
- "Saria edo ziria" esanez gozokiak banatzea.
Bazkide ez direnentzako kostua: 60,50 € establezimendu bakoitzeko (zergak barne)
Izena emateko epea eta modua: 2025eko urriaren 20tik 22ra, webguneko formularioaren bidez. Materiala urriaren 27tik 30era emango da.
Kanpainarako sarbidea eta izen-ematea
Informazio gehiago
ABK Asociación Barakaldo
📞 645 68 93 41 🖥️ Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. 🌐 abkbarakaldo.com
