Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreak urriaren 31era arte eskatu ahal izango ditu errotuluak euskaraz jartzeko laguntzak
Udalak 5.000 euro bideratu ditu laguntza-lerro honetara, eta inbertitutakoaren % 50 berreskuratu ahal izango da
Barakaldo, 2025ko urriaren 2a
Barakaldoko euskara kalera ateratzeko lanean jarraitzen du eta, horretarako, aurten ere, zerbitzuen sektoreko denda eta lokalei zuzendutako euskarazko errotulaziorako laguntza-lerroa jarri du abian. Barakaldoko Udalak 5.000 euro banatuko ditu 2024ko abenduaren 6tik 2025ko abenduaren 31era bitartean Barakaldon kokatuta dauden merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimenduetako titularren artean, errotuluak euskaraz jarri badituzte. Euskarazko errotulazioa eskatzeko epea uriaren 31era arte egongo da zabalik.
Laguntza horiei esker, Barakaldon kokatutako merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimenduetako titularrek errotuluak euskaraz jarri badituzte goian aipatutako epean, kasuan kasu, errotulazio-gastuen % 50 edo % 25 berreskuratu ahal izango dute.
Dirulaguntzen deialdi honi buruzko informazio guztia (eskabide-eredua, aurkeztu beharreko informazioa...) eskuragarri dago Barakaldoko Udalaren webguneetan:
• www.barakaldo.eus, “Egoitza elektronikoa” atalean.
Eskabideak eta eskatutako dokumentazioa Barakaldoko Udalaren egoitza elektronikoaren zein bulego elektronikoen bitartez aurkeztuko dira. Horretarako, alabaina, B@kQ edo halako identifikazio elektronikoa edukitzea beharrezkoa izango da. Eduki ezean, HAZ zerbitzuetan eska daiteke momentuan, doan eta aurretiko hitzordurik eskatu gabe
