"ABK OKTOBERFEST Barakaldo" kanpainaren edizio berria

Aurten ere, ABK Barakaldo elkarteak garagardo-festa antolatu du, eta Barakaldoko ostalaritza-establezimendu guztiek hartu ahal izango dute parte proposatutako ekitaldian.

Barakaldo, 2025eko urriaren 1a

Jarduera urriaren 16tik 19ra bitartean izango da, parte hartzen duten establezimenduetan, eta gure udalerriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen aniztasuna agerian jartzea eta bultzatzea du helburu.

  • Izena emateko epea eta modua: urriaren 4ra arte, webguneko formularioaren bidez.
  • Jarduerak: Barakaldoko ekitaldi honetarako prestatutako garagardo esklusiboak, produktu bavariarren dastaketa, mozorro tematiko onenen arteko zozketa, izena eman duten establezimenduentzako dekorazio-lehiaketa eta musika-animazioa establezimenduetan.

Elkarteak gida bat prestatuko du parte hartzen duten establezimenduen eskaintzekin. Proposamenak urriaren 4tik 9ra jakinarazi beharko dira.

  • Bazkide ez direnentzako kostua: 217,80 €-ko kuota (ikusi oinarriak).

Kanpainarako sarbidea eta izen-ematea

INFORMAZIO GEHIAGO

ABK Barakaldo elkartea

📞 645 68 93 41 🖥️ Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. 🌐 abkbarakaldo.com

 

SUBIR