Foru Aldundiak Bizkaia Repararen bigarren edizioa abiarazi du, lehenengo kanpainaren arrakastaren eta Europako sariaren ondoren
Foru Aldundiak Bizkaia Repararen bigarren edizioa abiarazi du. Lehenengo edizioan bonuen % 93 saldu ziren, 94 saltokik parte hartu zuten eta 14 tona produktu inguru konpondu ziren; hala, ez ziren hondakin bihurtu. Saltokiak urriaren 6a baino lehen atxiki ahal izango zaizkio kanpainari, eta herritarrek azaroaren 5etik aurrera trukatu ahal izango dituzte bonu berriak.
Barakaldo, 2025eko irailaren 22a
Kanpaina hau bonuak trukatzeko sistema batean oinarritzen da; sistema horrek 10 euroko deskontua eskaintzen die kontsumitzaileei, 20 euro edo gehiagoko konponketa-zerbitzuetan, Bizkaiko establezimendu atxikietan.
Norentzat izan daiteke onuragarria?
Atxikitako establezimendu batean balio-bizitza luzatzeko objektu bat konpontzen duen edozein pertsonarentzat.
Kanpainak jasotzen dituen konponketa-zerbitzuak:
- Ehungintza eta osagarriak konpontzea
- Oinetakoak eta larruzko gaiak konpontzea
- Altzariak eta etxeko gauzak konpontzea
- Etxeko ordenagailuen eta periferikoen konponketa
- Telefono eta komunikazio-ekipoak konpontzea
- Etxean erabiltzeko audio, argazki eta bideoko aparatu elektronikoak konpontzea
- Etxetresna elektrikoen eta etxerako eta lorategirako ekipoen konponketa
- Erlojuak eta bitxiak konpontzea
- Beste gauza pertsonal batzuk eta etxean erabiltzeko gaiak konpontzea
Kanpainari atxiki dakizkiokeen aktibitateak:
- 691.9 Bestelako kontsumoondasunen konponketa
- 691.1 Etxerako gai elektrikoak konpontzea
- 1/699 Beste konponketa batzuk
- 971.3 Arropak zuritu eta konpontzea
Kanpainarako sarbidea eta izen-ematea
Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia

