Zabalik dago turismo eta ostalaritzako sektorean eta hari lotutako beste sektore batzuetan ekipamenduak berritzeko dirulaguntza-programa
Uztailean, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) turismo-sektoreari eta hari lotutako beste sektore batzuei zuzendutako dirulaguntza-programa bat jarri zuen abian, establezimenduak modernizatu eta beren energia-eraginkortasuna eta jasangarritasuna sustatzeko, ekipamenduak, argiztapen-instalazioak eta energia-kudeaketarako sistemak berrituz.
Barakaldo, 2025eko irailaren 18a
Programak diruz lagundu daitekeen kostuaren % 90 estaliko du, onuradun bakoitzeko 300.000 €-ko gehieneko dirulaguntzarekin.
Turismo-establezimenduen eta sektoreari lotutako jardueren jabe, ustiatzaile, errentari edo emakidadun diren pertsona fisiko edo juridikoek eskuratu ahal izango dituzte dirulaguntza horiek. Programatik kanpo utziko dira etxebizitzak eta bizileku partikularretako erabilera turistikoko logelak.
Eskaera egiteko epea 2025eko abenduaren 31n edo erabilgarri dagoen aurrekontua agortzen denean amaituko da.
Programak diruz lagundu daitezkeen bi jarduera-ildo jasotzen ditu:
- Sukaldeko ekipamenduak eta etxetresna elektrikoak ordeztea, garbitzekoak, hoztekoak eta hondakinak kudeatzekoak barne.
- Energia-eraginkortasuna hobetzea argiztapen-instalazioetan eta energia-kudeaketarako sistemetan.
Diruz lagundutako jarduerak 2025eko urtarrilaren 1ean edo geroago eskuratu, instalatu, fakturatu eta ordaindu beharko dira.
Dirulaguntzen zenbatekoa
- Dirulaguntza-eskaera bakoitzeko gutxieneko kostu hautagarria: 2.000 €.
- 1. motako jardueraren barruan erositako ekipo bakoitzeko gutxieneko kostu hautagarria (BEZik gabe): 300 €.
- Onuradun bakoitzeko gehieneko dirulaguntza: 300.000 € guztira, deialdi honetatik eratorritako dirulaguntzak batuz.
- Dirulaguntzaren guztizko ehunekoa, diruz lagundu daitekeen kostua oinarritzat hartuta: % 90.
Sektore onuradunak
Ostatatze turistikoa, ostalaritza eta turismo-jarduerarekin lotutako beste sektore batzuk (bidaia-agentziak, konbentzioen eta erakustazoken antolaketa, bidaiarien garraioak, jolas-jarduerak, kirol-jarduerak,..). Zeintzuk diren jakiteko, kontsultatu Agindu arautzailearen 6. artikuluan jasotako zerrenda; bertan, 2009ko Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionaleko (JESN) kodea eta 2025eko kode baliokidea adierazten dira.
