Anfitrioiak. Prestakuntza eta Talentu Turistikoa programaren bigarren seihilekoa hasi da

Estatuko Turismo Idazkaritzak abian jarri du turismo-sektoreko profesionalei zuzendutako prestakuntza-programa honen XXVII. edizioa. Urteko bigarren seihilekoan zehar, 94 prestakuntza-ekintza antolatuko dira formatu birtualean, % 100ean diruz lagunduta egongo direnak. Parte-hartzaileek beren zerbitzuaren kalitatea eta lehiakortasuna hobetzeko ezagutza eta baliabide berriak eskuratu ahal izango dituzte, doan eta eroso.

Barakaldo, 2025eko irailaren 16a

Programak prestakuntza-aukera malguak eskainiko ditu, premia eta profil guztietara egokituak; laburrenak 15 minutuko "mikropilulak" izango dira, eta luzeenak, berriz, 32 orduko ikastaroak. Prestakuntza une desberdinetan eta epe luzeekin jaso ahal izango da; izan ere, erabat digitala izango da eta ez da ordutegirik egongo. Gainera, prestakuntza-ekintzak gainditzean, parte-hartzaileek ziurtagiria jasoko dute.

Anfitrioiak programaren aurreko edizioetan, asetasun-maila orokorra altua izan da, 5 puntutik 4,36 lortu baititu, eta gomendio-indizea (NPS) 77,63koa izan da.

Prestakuntza iraupen desberdineko 8 ikaskuntza-ibilbideren bitartez jaso daiteke, bai 15 minutuko pilulekin, bai 32 ordura arteko ikastaroekin:

  1. Turismo-sektorean funtsezkoak diren gaitasun digitalak
  2. Marketin turistikoa
  3. Turismo jasangarriaren kudeaketa
  4. Bezeroekiko kontaktuaren hobekuntza
  5. Taldeetako arduradunen garapena
  6. Zibersegurtasuna
  7. "Pet friendly" turismoa
  8. Turismorako Google-tresnak

Prestakuntza-bilatzailea, jakintza-eremuen arabera

Egutegi osoa

GURE PRESTAKUNTZA-PROPOSAMENA URTEAN ZEHAR

Urtean zehar, INGURALDEk programaren aukera anitzen artean zenbait ikastaro hautatu eta webguneko agendan argitaratzen ditu, turismo-sektoreko profesionalek enpresa-kudeaketaren hainbat arlorekin lotutako gaitasunak hobetzen lagun diezaiekeen prestakuntza-eduki espezializatua eskura izan dezaten.

SUBIR