ACE Barakaldo elkartearen kanpaina: GASTRO EGUNA
Datorren uztailaren 13an, ACE Barakaldo elkarteak Gastro Eguna ospatuko du. Karmengo Jaiak direla-eta, tokiko gastronomia dastatu, partekatu eta ospatzen emango dugu goiza, jai-giroa sustatzen laguntzeko.
Barakaldo, 2025eko uztailaren 8a
Jarduerak
Ekitaldia Udalak antolatzen duen Marmitako-lehiaketan egingo da. Musikarekin alaitutako giroan, 800 txistorra-pintxo banatuko dira eta talo-tailerra egingo da txikienentzat. ACEk amantalak oparituko dizkie lehiaketan parte hartzen dutenei (izakinak amaitu arte).
Lekua
Anaien Parkea
Eguna eta ordua
Uztailaren 13an (igandea), 11:00etatik 13:00etara.
Izen-emateak
Inskripziorik eta kosturik gabeko ekitaldia.
Informazio gehiago
ACE Barakaldo Elkartea
📞 944 07 54 39
688 61 00 33 🖥️ Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. 🌐www.acebarakaldo.com
