ACE elkartearen kanpaina: Jaietan Erosketan

Zaindariaren jaiak direla-eta, ACE Barakaldo elkarteak ospakizun-giroarekin bat egingo du. Tokiko merkataritzari emango dio protagonismoa, jaietan ere herritarren eguneroko bizitzaren parte izan dadin.

Barakaldo, 2025eko uztailaren 4a

Jarduerak

Kanpaina uztailaren 12an hasi eta 19an amaituko da, eta herritarrak tokiko establezimenduetan ibiltzera eta haietaz gozatzera animatuko ditu, erosketa-txartelen zozketan parte hartuz.

Izena ematen duten establezimenduek txartelak edukiko dituzte bezeroen artean banatzeko, izakinak agortu arte, eta txartel horiek erosketetan zigilatuko dira (parte hartzeko, establezimendu ezberdinetako 4 edo 2 zigilu beharko dira).

Izen-emateak

Gaurtik uztailaren 7ra bitartean eman beharko da izena, webguneko formularioa betez.

  • Bazkideentzako eta bazkide ez direnentzako kostua: doakoa.

Kanpainarako sarbidea, parte hartzeko oinarriak eta izen-emateak

INFORMAZIO GEHIAGO

ACE Barakaldo Elkartea

📞 944 07 54 39 688 61 00 33 🖥️ Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. 🌐www.acebarakaldo.com

SUBIR