Ostalaritza-establezimenduen baimen bereziak Karmengo Jaietarako: ordutegi luzatuak eta kanpoko barra-mostradoreak

Barakaldoko Udalak baldintza bereziak ezarriko dizkie hiriko ostalaritza-establezimenduei Karmengo Jaietan. Ordutegiak luzatuko dira eta ostalariek lokalen kanpoaldean barra-mostradoreak jartzeko baimena izango dute; neurri horiek jai-giroa sortzen lagunduko dute.

Barakaldo, 2025eko uztailaren 3a

Ostalaritza-, dantza-, dibertsio- eta joko-establezimenduen ordutegiak luzatzea

Ostalaritza-establezimenduen ordutegiak Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legeak arautzen ditu. Lege horri esker, udal-agintariek urtean zehar antolatzen diren hainbat ekitaldi eta ospakizunetan lokalak 2 ordu gehiagoz zabalik mantentzeko aukera eman diezaiekete aipatutako negozioei.

Beraz, 2014/4259 Alkatearen Dekretuaren bidez, Barakaldoko Udalak bi orduz luzatuko du establezimenduen ohiko ordutegia zaindariaren jaietan ("Karmengo Jaiak”), uztailaren 16aren aurreko larunbatetik hurrengo igandera bitartean, dagokien ordutegi-taldearen arabera.

Ostalaritza-establezimenduen jarduera-ordutegiaren luzapen hauek eta urtean zehar onartzen diren beste batzuk (auzoetako jaietan, Halloweenen, gabonetan, inauterietan…) aipatutako udal-dekretuan kontsulta daitezke.

Ostalaritza-establezimenduen kanpoaldean barra-mostradoreak jartzeko baimena

Oro har, eta udalerriko zaindariaren jaien salbuespenezko egoera dela-eta, Udalak produktuak banatzeko edo zerbitzatzeko bide publikoan —betiere lokalei erantsita— barra-mostradoreak jartzeko baimena emango die horretarako lizentzia edo funtzionamendu-titulua duten ostalaritza-establezimenduei.

Baimendutako ordutegia amaitzean, instalazio horiek kendu egin beharko dira, eta nahitaezkoa izango da higiene- eta osasun-araudia, terrazen ordutegiak eta beste edozein arau aplikagarri betetzea, baita 2025/5991Alkatearen Dekretuan ezartzen diren zenbait betekizun eta baldintzatzaile ere.

Ikusi albistea

 

SUBIR