Sanbi Dendak elkartearen kanpaina: Uda Sanbidendak Verano

Sanbi Dendak merkatarien elkarteak “Uda Sanbi Dendak Verano” kanpaina ospatuko du uztailaren 1etik aurrera. Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkatarita eta Kontsumo Sailaren babesarekin, elkarteak bezeroen fideltasuna eskertu eta Barakaldoko San Bizente auzoko dendetan erosketak sustatu nahi ditu udako hilabeteetan.

Barakaldon, 2025eko ekainaren 30ean

Uztailaren 1ean hasita eta izakinak agortu arte, establezimendu parte-hartzaileek euren saltokietan egindako erosketak udarako opari erakargarri batekin sarituko dituzte: 500 hozkailu eramangarri pertsonalizatu banatuko dira.

Ekintza honen bidez, erosketak sustatzeaz gain, Sanbi Dendak tokiko merkataritzaren aldeko apustua berretsi nahi du, bezeroek San Bizente auzoa bizirik mantentzeko duten inplikazioa eta garrantzia nabarmenduz.

SANBI DENDAK MERKATARIEN ELKARTEA

San Bizente Merkatarien Elkartea Barakaldo eta, zehazkiago, San Bizente ingurua tokiko merkataritzan erreferentziazko gune gisa kokatzeko eta auzoko merkataritza dinamizatzeko sortu zen.

INFORMAZIO GEHIAGO

Sanbi Dendak elkartea

📞 944 71 36 01  🖥️ Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

SUBIR