Ezagutzen al duzu Kontsumoko Arbitrajea? Barakaldon, 662 enpresa daude hari atxikita
Kontsumoko Arbitrajea prozedura judizialaren alternatiba erraz eta doakoa da enpresen eta kontsumitzaileen arteko gatazkak konpontzeko. Bi alderdientzat onuragarria den formula eraginkorra da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 17.000 enpresa baino gehiago daude hari atxikita.
Barakaldo, 2025eko ekainaren 12
Kontsumoko Arbitrajea atxikitako enpresen zerbitzuaren berme- eta kalitate-elementu gehigarria da, eta establezimenduek erakusleihoan edo espazio digitaletan jartzen duten arbitraje-bereizgarriak gatazkak eraginkortasunez konpontzeko konpromisoa nabarmentzen du.
Barakaldon, gaur egun, 662 enpresa daude Kontsumoko Arbitraje-sistemari atxikita. Sistema horri atxikita egotea herritarrek erosketak egiteko establezimendu bat aukeratzerakoan kontuan hartu beharreko irizpidea izan daiteke.
Establezimenduan zein espazio digitaletan jartzen den atxikimendu-markak bezeroek enpresari buruz duten iritzia hobe dezake. Merkataritza-harremanetan sortutako gatazkak modu adiskidetsu eta errazean konpontzeko borondateak konfiantza handiagoa ematen du, zalantzarik gabe.
Kontsumitzaileak enpresetara hurbil daitezke, bereizgarriak identifikatuz edo Kontsumobideren webgunean dagoen Kontsumoko Arbitrajeari atxikitako enpresen bilatzailean sartuz
Honako hauek dira Kontsumoko Arbitrajearen ezaugarri nagusiak:
- Erraza eta estrajudiziala da: epaiketa saihesten da.
- Borondatezkoa da, bai kontsumitzailearentzat, bai enpresarentzat.
- Azkarra da, gehienez 6 hilabeteko epea ematen baitu gatazkak konpontzeko.
- Doakoa da, bai kontsumitzailearentzat, bai enpresarentzat (prozesuan zehar perituak eskatzen badira, alderdi eskatzaileak ordaindu beharko ditu).
- Betearazlea da: ebazpena, LAUDOA alegia, nahitaez bete beharrekoa da bi alderdientzat.
Kontuan izan behar da prozedura judizialaren alternatiba dela; beraz, arbitraje-laudoaren emaitzarekin ados ez egotekotan, ezin da bide judizialera jo.
NOLA EMAN ALTA
Kontsumoko Arbitrajearen Euskal Sisteman sartzea oso erraza da, bai online plataformaren bidez, bai atxikipen-formularioa bete eta Inguralden entregatuz.
KONTSULTA-ARRETA
Inguraldek salerosketa-prozesuan zehar bezeroekin sortutako gatazkak kudeatzeko orduan enpresan ager daitezkeen zalantzak argituko ditu.
