Maiatzaren 8an irekiko da Eusko Jaurlaritzak merkataritza modernizatzeko eskaintzen duen laguntza-programan izena emateko epea - MEC 2025
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzuak modernizatzeko laguntza-programa (MEC 2025) argitaratu du gaur. Bihartik aurrera, maiatzaren 8tik aurrera alegia, eskatu ahal izango da dirulaguntza.
Barakaldo, 2025eko maiatzaren 7a
Aurten, programaren aurrekontua 4,6 milioi eurotik gorakoa izango da; beraz, % 15eko igoera egongo da 2024ko deialdiarekin alderatuta.
ERAKUNDE ONURADUNAK
Txikizkako merkataritzan diharduten norberaren konturako langileak edo autonomoak, sozietate zibilak eta ondasun-erkidegoak, mikroenpresak eta enpresa txikiak, eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzu.
Ikusi onartutako EJZen zerrenda
DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN INBERTSIOAK:
Jendearentzat irekita eta egoera operatiboan dauden Euskal Autonomia Erkidegoko kaleko establezimendu fisikoetan egindakoak.
-
1. lerroa: Merkataritza-establezimenduaren azpiegitura eta ekipamendua berritzea (eraberritzeak, obrak, altzari-erosketa…).
- Gutxieneko inbertsioa: 3.000 € (BEZik gabe)
-
2. lerroa: Establezimenduan teknologia berriak eta berrikuntzak txertatzea (ekipo informatikoak, saltokiko terminalak, balantzak, kutxa erregistratzaileak, kudeaketa-softwarea, webgunea garatzea, online saltzea, …).
- Gutxieneko inbertsioa: 1.000 € (BEZik gabe)
DIRULAGUNTZAREN EHUNEKOA
- Diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 40
- Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa: 10.000 €
Ehuneko hori gehienez ere % 52ra arte handitu ahal izango da, zenbait baldintza gehigarri betetzen badira.
NOLA IZAPIDETU LAGUNTZA
Dagoeneko aktibatuta dago informazio guztia eta bete beharreko baldintzak jasotzen dituen Eusko Jaurlaritzaren webgunea. Laguntza webgune horren bidez izapidetu ahal izango da maiatzaren 8tik aurrera, eta epea irailaren 30ean edo kreditua agortzen denean amaituko da.
